Hemen zaude

Zer da Bizkailab?

Enplegua sortzeko eta Bizkaiko industria eta enpresa sarea sustatzeko, eta, ondorioz, ekonomia eta gizarte arloetan aurrera egitea lortzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak lurralde honetan helburu horiek lortzeko egiten diren programei laguntzen die.

Foru Aldundiaren ustez, bere jardueren kudeaketa eraginkorra izateko, emaitza onak izateko, jendea gizarte eta ekoizpen sarearen betekizunetara egokitzeko lanean diharduten gizarte eragileekin lankidetzan jardun behar da eta informazioa eta jarduerak partekatu behar dira.

Prestakuntza eta enpresa eremuko gizarte eragileekin batera jarduerak egitea bere interesekoa da, bere kudeaketarako ekarpen espezifikoa lortzeko; horrela, Bizkairako egiten diren estrategien azterketei, idazketei eta balorazioei balio erantsia ematen zaie.

Hori horrela, Foru Aldundiaren ustez, Deustuko Unibertsitateak gizarte eta ekonomia eremu batzuei buruz egiten dituen jakintza eta ikerketa jarduerak garrantzi estrategikokoak dira, Bizkaiko lurralde historikoko erakunde publikoa den aldetik jarduerak egiteko eta planifikatzeko dituen helburuetarako.

Deustu, jakintzaren esparru unibertsalaren barruan eta gizakiaren interes orokorra gogoan, euskal gizartean murgilduta dago; izan ere, gizarte edo ekonomia garapenerako jardueraren ekarpena egiten du. Beste alde batetik, nahitaez sakondu behar da erakundeekiko harremanetan, horiek hobetzeko, jarduera publikoa hobeto planifikatu eta kudeatzeko.

Esparru hurbilean, Foru Aldundiak berrikuntza eta garapena bultzatzen ditu, gizarteko eremu guztietan, ekonomia eta gizarte arloetan etengabean aurrera egingo duen etorkizunerako eta gizarte ongizateko maila egokiak lortzeko oinarri izan daitezen. Horretarako, teknologia berrietan, ekoizpen sistemaren modernizazioan eta zerbitzu publikoak herritarrei egokitzeko ahaleginean ari da lanean, batez ere.

Zerbitzu publikoak hobeto kudeatzeko, erakundeekin lankidetzak izan behar dira; lankidetza horien bidez, ezagutzarako eta oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikaturako gaitasuna sortzen da, administrazio publikoari transferitzeko eta erakunde publiko, pribatu edo ekoizpen sektorearentzat onuragarri izateko.

Hori horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak egokitzat jo du Deustuko Unibertsitatearekin batera BizkaiLab ekimena martxan jartzea. Lurralde historikorako interes nagusiko eremuetan jakintza, garapen eta gizarte berrikuntzako ardatza sortzeko jarri zen martxan proiektua.

Jarduera eremu honen bidez, Deustuko Unibertsitateko ikertaldeek urtero egin ahalko dituzte Bizkaiko Foru Aldundiaren interes nagusiko eremuen gaineko proiektu zehatzak.