Berriak
SORMENA Peer Reviewing. Kultura eta jolas industrien eraginari buruzko proiektua
7 iraila, 2015
SORMENA Peer Reviewing project delakoaren barruan, Deustuko Unibertsitateak eta ENCATCk bi espedizio diseinatu dituzte, erakunde publikoetako ordezkari eta artistentzat, Dortmund-era (Ruhr, Alemania) eta Bristolera (Erresuma Batua), proiektuan paper eragilea izan dezaten.
SORMENA Peer Reviewing project-en helburua da kulturaren eraginaren ebaluazioaren erronka irakasleek, artistek, administratzaileek eta herritarrek diziplina arteko era batean bizitzeko bide bihurtzea. Lankidetza berezi horretan partaide izan zaitezke, Europako sormen-gune bizienetariko batzuk ezagutuz.
Dortmundeko eta Bristoleko espedizioen barruan sartzen dira:
- hiri horien sormen-guneen bihotzean dauden lau kultura eta sormen industriatarako bisitaldi teknikoak;
- focus group bat, tokiko kultura eta sormen industrien eraginari buruz;
- egungo joerei buruz ikasteko aukera, Europan kultura eta sormen industriek izan ditzaketen gizarte eraginen etorkizuneko garapen, ebaluazioko ikuspegi, adierazle eta metodologiei buruz;
- nazioarteko ideia eta lankidetza proiektuen trukean parte hartzea;
- hainbat herrialdetako irakasle, ikertzaile, profesional eta artisten liderren sare bat sortzea.
Proiektuaren emaitzak Bilboko azken goi-bileran aurkeztuko dira (2016ko udaberrian). Goi-bilera horretan, bisitaldi teknikoak egingo dira, Bilboko metropoli-eremuko kultura eta sormen industrietara, eta bilerak egingo dira tokiko eragileekin.
Utzi ezazu zure iruzkina