Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • Talentua duten unibertsitateko ikasleentzako Deusto-Bizkaia Talentia programaren aurtengo edizioaren aurkezpena

Berriak

Etiketak:

Talentua duten unibertsitateko ikasleentzako Deusto-Bizkaia Talentia programaren aurtengo edizioaren aurkezpena

2012ko otsaila 14

Joan den otsailaren 15ean, Unibertsitateak Deusto-Bizkaia Talentia programaren aurtengo edizioa aurkeztu zuen, Unibertsitatearen eta Bizkaia.xederen ekimena, Deustuko ikasleen laneratzea eta garapen profesionala hobea eta egokiagoa izan dadin sortua. Programak banakako orientazioa eskaintzen du; topaketa, mintegi eta hitzaldi garrantzizkoetara joateko aukera, lanbideko etorkizuna prestatzeko; eta Bizkaiko eta Euskal Herriko ekonomiako sektorerik garrantzizkoenetako eskaintzak ezagutzeko aukera. Euskal enpresa munduko ospe handiko pertsonen eskutik egingo da.

Talentia 2012 

Inaugurazio-ekitaldian egon ziren Roberto San Salvador, Komunikazioko, Eleaniztasuneko eta Gizarte Zabalkundeko errektoreordea; Ivan Jiménez, Bizkaia:xedeko zuzendaria; Jesús Riaño, Deustuko Unibertsitateko Ikasle Bulegoko zuzendaria; eta Alejandro Amillano, Deustuko ikasle ohia, programaren lehenengo edizioan parte hartu zuena eta bere esperientzia kontatu zuena. Hitzaldian, ekimenari etekinik handiena ateratzeko gakoak zeintzuk diren ere azaldu zuen. Aurtengo programan, hiru topaketa egingo dira pertsona ezagunekin, hainbat lantegi eta bisitaldiak Bizkaiko teknologia-parkera.

Talentiak 2009/2010 ikasturtean hasi zuen bere ibilbidea Deustuko Unibertsitatean. Funtsezko helburua hauxe da: euskal unibertsitatean ahalmen handiena duten ikasleak Bizkaiko enpresa eta zientziaren errealitatera hurbiltzea, bide egokitzat jotzen baita hori gure unibertsitateetan prestatzen ari den talentua garatzeko eta berton mantentzeko.

Otsailetik ekainera bitartean egingo da eta programa arrakastaz betetzen dutenek unibertsitateak eta Bizkaia:xedek parte hartu izana ziurtatuko duen agiri bat

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*