Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • Euskal Hiztun Berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak” liburua

Berriak

Etiketak:

Euskal Hiztun Berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak” liburua

2016ko azaroa 10

Liburua 8 kapituluk osatzen dute. Lehen seik ikerketa kualitatiboaren berri ematen dute eta zazpigarrenak azterketa kuantitatiboa eta bere emaitzak dakartza. Azken atala izaera ezberdinekoa da, aurreko kapituluetan gazteei buruz azaldutako datu kualitatibo zein kuantitatibo garrantzitsuenak laburbiltzen ditu. Zentzu horretan, ez dakar informazio berririk baina, gazteen taldea estrategikoa izanda, egileei garrantzitsua iruditu zaielako talde horri begira gako diren auziak berriro, denak batera, argitara ekartzea eta horietaz gogoeta berezia egitea.

Ikerketa lan hau Bizkaiko Foru Aldundia eta Deustuko Unibertsitatearen arteko Bizkailab ekimenaren diru-laguntzari esker egin da,  2012-2015 urte bitartean (www.bizkailab.deusto.es). Lehenetsitako arloen artean Bizkaia euskalduna: euskara eta eleaniztasuna ildoa egon da eta horren barruan burutu da ikerketa-lan hau.

Liburua hiru formatutan deskargatu daiteke: .pdf, .epub eta .mobi euskarrietan hain zuzen ere, ordenagailu, tablet eta e-rakurle ezberdinetan irakurketa errazteko asmoz:

Euskal hiztun berriak 2016 – Deustuko Unibertsitatea (PDF)

Euskal hiztun berriak 2016 – Deustuko Unibertsitatea.epub (ZIP formatoan konprimituta, deskonprimitu erabili aurretik)

Euskal hiztun berriak 2016 – Deustuko Unibertsitatea.mobi (ZIP formatoan konprimituta, deskonprimitu erabili aurretik)

Utzi ezazu zure iruzkina | Iruzkin bat

Partekatu

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*