Berriak
Etiketak: Bizkume
Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak aurrera egin du haurren laguntzarako Eurochild nazioarteko sarearekiko lankidetzan eta elkartasunean
2 martxoa, 2012
Deustuko Unibertsitateko Esku-hartzea: bizi-kalitatea eta gizarte-inklusioa ikertaldeak workshop bat antolatu zuen martxoaren 2rako, honako gai honen inguruan: Arrisku handiko familiekin esku hartzeko estrategiak praktika komunitarioan. Bertan, estatuan eta nazioartean erreferente diren bost adituk hartu zuten parte. Horien artean daude Agata D’Addato, Eurochild haurren babeserako nazioarteko sarekoa; María José Rodrigo, La Lagunako Unibertsitatekoa; eta Miguel Garrido, Sevillako Unibertsitatekoa. Inguru komunitarioan esku hartzeko ikuspegi desberdinen ordezkari dira.
Beste bi hizlari ere egon ziren jardunaldian: bata, Juan Antonio Marcos, Alcalá de Guadairako Udalean familian esku hartzeko izan dituen esperientziak kontatu zituena; eta, bestea, Monica Pemuy, MENIÑOS Fundazio galiziarreko zuzendaria. Mintegia BizkaiLab hitzarmenaren barruko Bizkume proiektuan egin da.
Jardunaldiaren aurretik, Agata D’Addato Josu Solabarrieta Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko dekanoarekin, Toñi Caro DARCeko (Deusto Advanced Research Centre) arduradunarekin, eta Rosa Santibáñez eta Ana Martínez Pampliega goian aipatutako ikertaldeko bi arduradunekin elkartu zen, talde horrek Eurochild nazioarteko sarearekiko elkarlanean aurrerapausoak emateko.
Eurochild nazioarteko sare bat da, Europa osoko 90 erakundetako kideak elkartzen dituena, eta haurren eskubideak eta babesa sustatzen ditu. Eurochilden helburua da EBren politikak ikuskatzea eta politika horietan eragitea, umeen eskubideak bermatzeko, bereziki egoerarik ahulenetan daudenen eskubideak.
Utzi ezazu zure iruzkina