Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • Pertsona nagusien beharrizanetan sakondu dute, zahartze aktibo eta osasungarriari buruzko jardunaldi batean

Berriak

Etiketak:

Pertsona nagusien beharrizanetan sakondu dute, zahartze aktibo eta osasungarriari buruzko jardunaldi batean

2013ko urria 31

Deustuko Unibertsitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko zahartze aktibo eta osasungarriari buruzko jardunaldi bat antolatu zuten urriaren 31n. Ekimen horren helburua zen pertsona nagusien beharrizanak eta hirugarren adineko pertsonen arretarako programak eta estrategiak hobetzeko aukerak ezagutzea. Horrela, sektoreen arteko sinergiak sustatzea zen helburua, nagusiei eta pertsona horiek artatzen dituzten pertsona, agentzia eta programei irtenbideak eskaintzeko. Jardunaldiak pertsona nagusien beharrizanik premiazkoenak identifikatu nahi izan ditu osasun arloan, partaidetzan, segurtasunean eta bizitzan zeharreko ikaskuntzan, baita gai horiek lantzen dituzten erakunde sozial publiko eta pribatuen programak ere. Hori dela eta, gizarte, gobernu eta bestelako eragile pribatuak elkartu nahi izan ziren, baita gai horiek lantzen dituzten ikertzaileak ere, zahartze aktiboak Bizkaian dituen aukerak eta erronkak eztabaidatzeko, eta narriadura funtzionala prebenitzeko estrategiarik onenak kontuan hartzeko eta autonomia pertsonala sustatzeko, pertsona nagusien gizarte partaidetza bultzatzeaz gain. Inaugurazioaren ondoren, Carlos Vargasek, Deustuko Unibertsitateko Zahartzeari buruzko Diziplina arteko Taldearen koordinatzaileak, Bizkaia adierazpenaz hitz egin zuen eta lurraldean eta Europa mailan aurkeztu diren ekimenen laburpena egin zuen. Ondoren, lan-taldeak antolatuko ziren, osasunaren, partaidetzaren, segurtasunaren eta bizitzan zeharreko ikaskuntzaren inguruko arazoei, aukerei eta erronkei buruz mintzatzeko aldi berean. Eragileak, lan ildoen arabera taldekatuta.

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*