Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • Deustuko Unibertsitateak omenaldia eskainiko dio Jon Bilbao Azkarretari, bere jaiotzaren mendeurrenean

Berriak

Etiketak:

Deustuko Unibertsitateak omenaldia eskainiko dio Jon Bilbao Azkarretari, bere jaiotzaren mendeurrenean

2014ko urria 24

2014. urtean beteko da Jon Bilbao Azkarreta euskal eta amerikar bibliografo, irakasle eta idazlearen jaiotzaren mendeurrena. Hori dela eta, urriaren 30ean, Euskal Gaien Institutuak eta Giza Eskubideen Institutuak, baita Deustuko Unibertsitateko liburutegiak ere, erakusketa bat eta jardunaldi bat antolatu dituzte Bilbaori eta bere lanik aipagarrienari, euskal gaien inguruko munduko datu baserik garrantzitsuenetarikoa den Eusko Bibliographia izenekoari, eskainita.

 “Jon Bilbao aro digitalean: euskal kultura babesteak eta transmititzeak dakartzan erronkak” jardunaldiak diziplina ugariko topaketa bat proposatuko du eta Jon Bilbaoren ondarean sakonduko du, lankiderik hurbilenekoen parte hartzearekin, eta euskal gizarteak sortutako kultura eta ondarea babesteak dakartzan egungo erronkak jorratuko dira, tokiko eta nazioarteko ikuspegitik. Google Books-eko Espainia eta Portugaleko ordezkariek, Euskadiko Artxibo Historikokoek, Bizkaiko Foru Aldundikoek eta Deustuko liburutegikoek parte hartuko dute.

 “Jon Bilbao, euskal kulturaren armadore: Eusko Bibliographia eta Deustuko Unibertsitateko ondare bibliografikoa” erakusketak jende guztiarentzako zabalik egongo den espazio bat eskainiko du, Bilbaoren lanaren eta Deustuko liburutegiko euskal funtseko libururik adierazgarrienen arteko elkarrizketa erakutsiz.. Erakusketa jardunaldian zehar inauguratuko da eta azaroaren 7ra arte egongo da zabalik. Sarrera librea izango da, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara.

Argibide gehiago: Euskal Gaien Institutukowebean, euskalgaiak@deusto.esposta elektronikoko helbidean edo 944 139 225 telefonoan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*