Berriak
Etiketak: Emprendimiento
Deustuko Unibertsitateak Global Entrepreneurship Week ospatuko du, campus bietan proposatutako 35 jarduerarekin.
16 azaroa, 2015
Aurten ere, Deustuko Unibertsitateak bat egin duKauffman Ekintzailetzaren Fundazioak antolatutakoEkintzailetzaren Aste Globalarekin, azaroaren 16tik 20ra bitarteko asterako. Deusto Ekintzaile Bilboko eta Donostiako campusetan ospatuko da.
“Pertsona: aldaketaren motorra” lemapean ari da ospatzen azaroaren 16tik 20ra ekintzaileen topagunea. Ekitaldi horren helburua da ekintzailearen irudia ikasleengana hurbiltzea eta ekitea sustatzea, ekintzaile jokabidea bultzatzeko. Merezi duten pertsona eta ekimenei ikusgarritasun eta protagonismo handiagoa ematearen falta sentitzen dugu sarritan, gure inguruan jende askoren ahalegin zintzoa eta sakrifikatua ikustean. Umiltasuna eta uste sendoa oinarri harturik, proiektuak martxan jartzen edo gauzak hoberako aldatzen ausartzen dira eta horrela beste batzuek haien ildoari jarraitzeko animatzen dituzte.
Jaiak hainbat jarduera eta dinamika interesgarri eta parte hartzaile izango ditu aste osoan zehar, batez ere goizez. Jarduerak ikasle, irakasle eta kanpoko laguntzaileen talde batek proposatu ditu bi campusetan, eta haietan ikasleek eta irakasleek hartuko dute parte, ekintzaile izateko ekimena zabaltzeko eta diziplina ezberdinetako pertsonak ekimen horretara hurbiltzeko eta erakartzeko helburuarekin.
Aurtengoa ekintzailearen zazpigarren astea dugu. Ekimena martxan jartzea ekarri zuten funtsezko balioak mantendu egin dira.
Alde batetik, aniztasunari merezi duen balioa eman nahi zaio, zentzurik zabalenean. Gero eta garrantzi handiagoa hartzen du profil desberdinetako pertsonen arteko lankidetzak, bakoitzak bere ikuspegia ematen baitu bidera ateratzen zaizkion arazoei ekiteko orduan. Aniztasunak, hortaz, aberastu egiten ditu proiektuak eta gauzak ikuspegi desberdinetik ikusteko modua ematen du, beste batzuen begietatik.
Beste alde batetik, proiektuak martxan jartzen laguntzen diguten pertsonekin partekatu egiten dugu mundua aurkitu duguna baino hobea eta bidezkoagoa izan dadin urratsak emateko uste sendoa. Hori islatu egin behar da arlo guztietan, pertsonarik hurbilenekoen arteko harremanetatik hasi eta alde guztientzat bidezkoak izango diren akordioak bilatzera, ahal den neurrian, gizartean eragin positibo zuzena sortzea ahaztu gabe.
Donostiako campusa
Espiritu hori guztia ikasleei transmititzeko, jarduera batzuk proposatu dira, astean zehar, Donostiako campusean.
-Inspirazioko Elkarrizketak: MOLA GOMINOLA, Julen Burgoarekin, eta BREAKING MOLDS, Imanol Abadekin, izango dira Inspirazioko Elkarrizketen aurtengo edizioko protagonistak. Asteartean, Loiola Centrumen eta 200 ikasleren aurrean, protagonistek haien abentura, pasadizo, zailtasun eta ilusioez hitz egingo dute, garatzeko ausardia izan duten proiektuez.
-Ostiralean, EAZeko, EAZ + Zuzenbideko eta Komunikazioko 130 ikaslek erakutsiko digute gai direla erronkei erantzuteko eta soluzio sortzaileak asmatzeko bi orduren buruan.
Bilboko campusa
Bilboko campusari dagokionez, astean zehar hainbat jarduera izango ditugu. Parte hartzaileek…
● Ikasiko dute zelan lortu arrakasta iritsiko duen taldea osatzen eta talde-lanean ekintzailetzarekin lotuta dagoen gaitasuna lantzen. Negozio ideien komunikazioa ere landuko dute.
● Workshop formatuan, Business Model Canvas-en saio bat dago aurreikusita, baita irabazi asmorik gabeko erakunde baten ekonomia eta finantza plana egiteko oinarrizko ezagutzak jasotzekoa ere. Horiez guztiez gain, aplikazio mugikorretan ekiteko kontuan izan beharreko gakoak eta beste alderdi batzuk ere landuko dira.
● Asteazkenean saio berezia izango dugu, gizarte ekintzailetzari lotua. Ekimen hauek ikusi ahal izango dira: Sal&Dona, lankidetzako ekonomia eredu bat, ikasleek, exe programak, 1000friends-ek eta Elévate junior enpresak egina, Deustuko Unibertsitateko ikasle-taldeen ekintzailetzaren eredua.
● Bilboko Deusto Ekintzaile astea azaroaren 21ean amaituko da, larunbatean, gynkana dibertigarri batekin. Gizarte sareen bidez, parte hartzaileek ibilbide bat jarraitu beharko dute, probak eta erronkak gaindituz.
Gainerako jardueren inguruko argibide gehiagorako, jo web honetara: http://deustoemprende.deusto.es/.
Astea urtero antolatu ohi da eta lehenengo urtetik bertatik emaitza ikusgarriak izan ditu eta, horri esker, hainbat gaztek bere proiektua garatzea lortu dute. Ekintzailetza etorkizunera begirako apustu bat da, irudimena eskatzen duena. Hitzordua azaroaren 16tik 21erako astean dugu Deustuko Unibertsitateko bi campusetan.
Unibertsitateko antolatzaileak: Deusto Entrepreneurship Centre, Deusto Campus eta 50 boluntario baino gehiago, irakasle eta ikasleen artean.
Finantzaketa: Eusko Jaurlaritza, Euskadi Ekintzaile eta Bizkaiko Foru Aldundia.
Gainerako jardueren inguruko argibide gehiagorako, jo web honetara: deustoemprende.deusto.es/
Utzi ezazu zure iruzkina