Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • 2014ko Ekintzailetzako Astea pertsonari eskainia, aldaketaren motor den aldetik

Berriak

2014ko Ekintzailetzako Astea pertsonari eskainia, aldaketaren motor den aldetik

2014ko azaroa 13

 Aurten ere, Deustuko Unibertsitateak bat egin du Kauffman Ekintzailetzaren Fundazioak (http://www.kauffman.org/) antolatutako Ekintzailetzaren Aste Globalarekin (http://www.unleashingideas.org/), azaroaren 17tik 21era bitarteko asterako. Deustu Ekintzaile Bilboko eta Donostiako campusetan ospatuko da.

“Pertsona: aldaketaren motorra” lemapean izango da azaroaren 17tik 22ra eta hurrengo astean ere, azaroaren 24tik 28ra, Deustuko Unibertsitatean, ekintzaileen jaia. Ekitaldi horren helburua da ekintzailearen irudia ikasleengana hurbiltzea eta ekitea sustatzea, ekintzaile jokabidea sustatzeko. Merezi duten pertsona eta ekimenei ikusgarritasun eta protagonismo handiagoa ematearen falta sentitzen dugu sarritan, gure inguruan jende askoren ahalegin zintzoa eta sakrifikatua ikustean, umiltasuna eta uste sendoa oinarri harturik, proiektuak martxan jartzen edo gauzak hoberako aldatzen ausartzean eta horrela beste batzuek haien ildoa jarraitu dezaten animatuz.
Deustu Ekintzaile 2014 astearen barruko jarduerak
Bilbon eta Donostian, guztira 42 jarduera programatu dira. Nagusienak Bilbon izango dira: azaroaren 19an, asteazkenean, 12:00etatik 14:00etara: Mahai-ingurua gizarte ekintzailetzaz (http://deustoemprende.deusto.es/emprendimiento-social-3/); azaroaren 20an, ostegunean, 12:00etatik 14:00etara: Happen woca (http://deustoemprende.deusto.es/happens-woca/); azaroaren 21ean, ostiralean, 13:00etatik 14:00etara: Bizkaiko ekintzailetzaren ekosistema (http://deustoemprende.deusto.es/ecosistema-emprendedor-en-bizkaia/); azaroaren 25ean, 12:00etatik 14:00etara: Speech met (http://deustoemprende.deusto.es/speech-met/); eta azaroaren 26an, asteazkenean, 17:00etatik 18:30era: Gizarte berrikuntza eta ekintzailetzako lantegia (http://deustoemprende.deusto.es/taller-de-innovacion-social-y-emprendimiento/).
Donostian, ekitaldirik garrantzizkoena azaroaren 27an izango da, 13:00etatik 14:00etara: Gipuzkoako ekintzailetzaren ekosistema
Izena ematea: https://events.meetabout.es/emprende
Twitterreko traola: #deustoemprende
Facebookeko orria: https://www.facebook.com/Deustoemprende?fref=ts
Aurtengo jarduerak eta aurreko edizioetakoak dituen web orria: http://deustoemprende.deusto.es/

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*