Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • Lan-erreforma eta enpleguaren egungo egoera Deustuko VIII. Enplegu Foroan

Berriak

Etiketak:

Lan-erreforma eta enpleguaren egungo egoera Deustuko VIII. Enplegu Foroan

2012ko martxoa 28

VIII. Enplegu Foroaren barruan, Alumni La Comercialek mahai-inguru bat antolatu zuen martxoaren 28an lan-erreformari eta enpleguaren egungo egoerari buruz. Bertan hartu zuten parte Javier Aristondo Cuatrecasas Bilbaoko Lan Arloko arduradunak eta Miguel Rodríguez Piñero Sevillako Unibertsitateko Lanaren Zuzenbideko eta Lan-harremanetako katedradunak, biak Zuzenbideko lizentziatuak. Moderatzailea Aloña Velasco izan zen, Ser irrati-katekoa.

 

Helburua hauxe zen: lan-erreforma bi ikuspegitatik aztertzea, jatorrian eta etorkizunerako bidean. Lan-erreformak, oinarri berri gisa harturik, ez du enplegurik sortzen, baina oinarriak jartzen ditu hori lortzeko, enpresaburuarentzako malgutasunez (inor kaleratu gabe, kontratatuta baino). Biak etorri ziren bat ideia batean: funtziona dezan, sindikatuei, langileei eta enpresaburuei helarazi behar zaie, helburu bakarra enplegua sortzea delarik.

Javier Aristondok sakon aztertu zuen legea, eztabaidarik handiena sortu duten puntuak azpimarratuz: 30 urtetik beherako ekintzaileentzako kontratu berri bat, proba aldia urtebetera luzatu eta 3.000 euroko zerga kenkaria izango duena. Bere ustez, barneko malgutasuna beste eztabaida bat da, kategoria profesionalen araberako parekotasunen berrantolaketagatik. Kasu horretan, parekotasunen arabera, pareko beste lan bat egin ahal izango da. Enpresak % 5 gorde ahal izango du jarduerako jaitsierak gertatzen direnean, ordu kopurua gehitzeko urteko beste sasoi batean, ordukako lan-poltsa bat eratuz. Hala eta guztiz ere, epaileek mugatu egin beharko dituzte lan-erreforma honetako hainbat neurri eta zentzuzkoak diren aztertu; adibidez, enpresak urtebetean irabazietan jaitsiera izan duenetan kaleratzeak egin nahi baditu.

Miguel Rodríguez Piñerok, bere aldetik, esan zuen lan-erreforma hau 2009an lan arloan egin zenetik, 2010ean lan-kontratuetan egin zenetik, eta 2011n negoziazio kolektiboan egin zenetik datorrela. 2012an hiru esparru horietan egin dira aldaketak. Adierazi zuen eztabaidatzen ari garen arau horietako asko erori egingo direla eztabaida parlamentarioan eta enpleguaren garapenarekin, bere ustez garrantzizkoena erreformaren erabilera egokia egitea baita. Aurreko erreformen inguruan, Rodríguez Piñerok erantsi zuen helburu, tresna eta gai berdinak dituztela, baina oraingoan eztabaida publiko zabala ireki dela. Nabarmendu zuen, halaber, ETEak aldaketa horietatik kanpo geratu direla, enpresen sarearen atal garrantzitsua ordezkatu arren, konpainia handiak hartu baitituzte, gehien bat, oinarri.

Aristondo eta Rodríguez Piñero: euren ibilbidea

Javier Aristondo Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziatua da (1993). Cuatrecases Bilbaoko Lan Arloko arduraduna da 2000tik; esperientzia zabala du lan arloko auzietan, eta berariazko dedikazioa du lan-gatazka kolektiboetan eta langile-taldeen berregituraketan. Esperientzia zabala du Lanaren Zuzenbide Konkurtsalean eta goi mailako zuzendaritzako kontratazioan, baita laneko istripuetatik sortutako erantzukizunen aurreko defentsan ere. Ohiko hizlaria da foroek eta espezializazioko enpresaburuen elkarteek antolatutako ikastaro edo prestakuntzako jardunaldietan.

Miguel Rodríguez Piñero Sevillako Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziatua da, Enpresa Zuzenbideko espezialitatean; Zuzenbideko doktorea Boloniako Espainiako Errege Kolegioan; eta Huelvako Unibertsitateko Aditua negoziazio kolektiboan eta gatazka kolektiboen irtenbideetan. Gaur egun, Lanaren Zuzenbideko eta Laneko Harremanetako katedraduna da Sevillako Unibertsitatean, eta PwC-ren Tax & Legal Services Saileko zuzendaria. Espainiako Erresumako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kide izan da, Gobernuak izendatutako aditu independenteen taldearen barruan, eta, une honetan, Andaluziako Autonomia Erkidegoko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kontseilaria da.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*