Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • “Errefuxiatuak Bizkaian eta integrazio prozesua”

Berriak

“Errefuxiatuak Bizkaian eta integrazio prozesua”

2017ko otsaila 27

“Errefuxiatuak Bizkaian eta integrazio prozesua” izeneko proiektua Bizkailaben “Think Tank 2016: Giza Eskubideak eta Lankidetza” deialdiaren barruan dago. Diziplina arteko ikerketa hori Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak lideratu du, Encarnación La Spina, Trinidad L. Vicente, Gorka Urrutia eta Dolores Morondo doktoreek osatutako lantaldeak. Proiektuak aztertzen du Bizkaian errefuxiatuek izan dituzten harrera eta integrazio prozesuak.

Integrazio prozesuak garrantzirik handieneko ikerlanak dira, Europar Batasunean ez ezik, hirietan edo probintzietan ere, gizarteko testuinguru zehatzagoak direlako. Izan ere, azken entitate horiek egin behar izaten diete aurre errefuxiatuek egunean-egunean izan ohi dituzten beharrizanik hurbilenei eta kulturen arteko bizikidetza bermatu. Kontuan izan behar da Europako asilo sistemaren krisiak agerian jarri duela erakundeen arteko koordinazio handiagoaren beharra integrazio eta harrera prozesuetan. Eta aukera berrietarako leihoa ere bada, maila globalean eta tokikoan gizartean esku hartzeko etorkizuneko arloen diseinuan aldaketak eta hobekuntzak egiteko.

Horretarako, ikerlan horren helburuen artean, harrera egiteko atalen gaitasuna, administrazio publikoek eta GKEek ezarritako programak kritikoki ebaluatzea planteatzen da, baita jardunbide egokiak eta lehentasunez jarduteko neurriak proposatzea ere, integrazio prozesu horiek ondo bideratu daitezen Bizkaian.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*