Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • Zuzenbide Fakultateak Unijes 2012 biltzarra antolatu du, “Zuzenbidearen erronkak mugarik gabeko ekonomian” izenburupean

Berriak

Etiketak:

Zuzenbide Fakultateak Unijes 2012 biltzarra antolatu du, “Zuzenbidearen erronkak mugarik gabeko ekonomian” izenburupean

2012ko maiatza 24

Ekainaren 25ean, 26an eta 27an,150 hizlari eta ponente Deustuko Unibertsitateko liburutegian bilduko dituen biltzarraren helburua da Zuzenbidearen munduko hainbat eratako gaiak jorratzea: lanbiderako prestakuntzatik eta praktikatik hasi eta espezializazioak eta globalizazioak sortzen dizkion erronka berriek eragindakoetara. Ramón Llullek (ESADE) eta Comillaseko Unibertsitate Pontifikalak (ICADE) antolatuta, zortzigarren edizio honetan, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatea arduratuko da antolaketaz.

Lanerako inguru global berria

Gaur egungo gizarteak bizi duen globalizazio prozesu gero eta arinagoaren ezaugarririk nabariena da pixkanaka jarduera ekonomikoaren mugak desagertzea. Gero eta ekonomia liberalagoaren autonomia handiagoak gainditzen duen Estatu-nazioaren krisiari, Zuzenbideak eta ohiko erakundeek klase ekonomikoaren domeinua egoki arautzeko dituzten zailtasunak gehitu behar zaizkio. Prozesu horretan, Estatuaren paperak aldaketa nabarmena izango du, egoera berri horri aurre egingo dion ikuspen eta gaitasuna duen erakundeentzako espazio globalik eratzerik lortu gabe.

Mugarik gabeko lanaren esparrua

Unijes 2012 biltzarra, “Zuzenbidearen erronkak mugarik gabeko ekonomian”, Zuzenbide Fakultateak antolatu du aurten, eta Zuzenbidearen adarretarako globalizazioaren mende sortu diren joera berriek dituzten inplikazioak jorratuko ditu, baita ekonomia erakundeek duten gero eta botere handiagoa ere. Horrek sekulako talkak eragiten ditu, eta pertsonen estatutu juridikoaren alderdi funtsezkoei ere eragiten die. Muga fisiko eta politikorik gabeko munduko esparru ekonomiko berri horrek erronka larriak planteatzen dizkio Zuzenbide Pribatuari ere, ondasunen eta zerbitzuen, pertsonen fluxu gero eta handiagoekin borrokatu behar baitu kultura ugaritasun gero eta handiagoko testuinguruan. Biltzarrean sei erronka jorratuko dira, une honetan Zuzenbiderako premiazkoenak direla ikusi direnak. Batzorde zientifikoaren presidentea eta antolatzailea Felipe Gómez irakaslea da. Batzorde zientifiko horretan egongo dira, halaber, Deustuko Unibertsitatearen izenean, Aitziber Emaldi eta Oscar Monje irakasleak. Batzorde antolatzailearen zuzendaria, bestalde, Marta Enciso Santocildes izango da; eta bokalak Javier Arrieta Idiakez eta Javier Larena Beldarrain izango dira.

Atzerriko eta Fakultateko hizlariak

Hizlarien artean hauexek egongo dira: Norman Birnbaum, Georgetowneko Unibertsitateko (Washington) Zuzenbide Fakultateko katedradun emeritua; Hugh Collins, London School of Economics-eko English Law-ko katedraduna; Pablo Pérez Tremps, Madrileko Carlos III.a Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko katedraduna, eta Auzitegi Konstituzionaleko magistratua; José Manuel Pureza, Coimbrako Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Harremanetako irakasle elkartua; Beatriz Pérez de las Heras, Europar Batasuneko Zuzenbideko katedraduna, eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea; Cristina Gortázar, Nazioarteko Zuzenbideko katedraduna Madrileko ICADEn; edo Marcos Peña Pinto (Lleida, 1948), Zuzenbideko lizentziatua Madrileko Unibertsitate Complutensean (1970), eta Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaile teknikoa (1972).

FITXA: http://www.unijes2012.deusto.es
2012ko ekainaren 25a, 6a eta 27a.
ANTOLATZAILEAK: Deustuko Unibertsitatea, Ramón Llull Unibertsitatea (ESADE) eta Comillaseko Unibertsitate Pontifikala (ICADE).
TOKIA: Deustuko Unibertsitateko liburutegia.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*