Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak “Bizkaiweek — Gizarte Berrikuntzaren Astea, 2012″ inauguratuko dute

Berriak

Etiketak:

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak “Bizkaiweek — Gizarte Berrikuntzaren Astea, 2012″ inauguratuko dute

2012ko uztaila 10

Uztailaren 9aren eta 12aren artean, zenbait aditu eta ikertzaile ezagunek hausnartu egingo dute lau eremuri aplikatutako gizarte berrikuntzaren inguruan: unibertsitatea, enpresa, gizarte ekonomia eta gobernantza

 

Imanol Pradales Ekonomi Sustapeneko foru diputatuak eta Roberto San Salvador Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko, Eleaniztasuneko eta Gizarte Zabalkundeko errektoreordeak, goizean, “Bizkaiweek 2012” inauguratu dute, unibertsitatea, enpresa, gizarte ekonomia eta gobernantza arloei aplikatutako gizarte berrikuntzari buruzko hausnarketarako lau jardunaldi.

 

Horretarako, lau egunotan, lehen mailako aditu eta ikertzaileak Deustuko Unibertsitateko liburutegira joango dira, eta, bertan, beren esperientzia partekatuko dute, intereseko eremu bakoitza uneko joera nagusietara egokituko dute, kasu praktikoak eta arrakastadunak aurkeztuko dituzte, etab. Era berean, “Gizarte Berrikuntzaren Astea, 2012” honetan, lantegiak egingo dira eta bertaratuko den jendeak hausnartzeko eta parte hartzeko gaiak irekiko dira.

 

“BizkaiWeek – Gizarte Berrikuntzaren Astea, 2012” Deustuko Unibertsitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak batera egiten duten eta Deusto Gizarte Berrikuntzak eta DeustoForumek antolatzen duten “BizkaiLab” programaren barruan sartzen da.

 

Bizkailab

 

Pasa den apirilean, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Jaime Oraá Deustuko Unibertsitateko errektoreak “BizkaiLab”en inaugurazio ofiziala egin zuten: Deustuko Unibertsitateko 233 ikertzaile lanean ari diren eta gizarte berrikuntzaren eremuan 80 proiektu baino gehiago aldi berean garatzeko aukera ematen ari den jakintza poloa.

 

Bizkaiko Foru Aldundiak 12 milioi eurorekin lagunduko dio Bizkailab proiektuari, honek Bizkaiko gizartearentzat eta ekonomiarentzat oso onuragarri izan daitezkeen lehentasunezko 11 arlotan iker dezan. Arloak askotarikoak dira, besteak beste, enplegagarritasuna, lehiakortasuna, euskara, memoria eta historia, gizarte ekintza, garapen iraunkorra, garraioa eta mugikortasuna.

 

“BizkaiLab” Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko lankidetza esperientzia berritzailea da eta helburu argia du: zientzia, jakintza eta ikerketa, Unibertsitatearen zereginak direnak, eta lidergo politikoa, lurraldearen kudeaketa eta erabakiak hartzea, foru erakundeari dagozkionak, uztartzea.  Azken batean, Bizkaiko gaur eguneko gizarteak dituen eskaera eta beharrizanei heldu eta erantzun nahi zaie ekimen honekin.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*