Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak tokiko jasangarritasunari buruzko topaketa bat sustatu dute

Berriak

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak tokiko jasangarritasunari buruzko topaketa bat sustatu dute

2015ko otsaila 2

Bizkaiko Foru Aldundia eta Deustuko Unibertsitatea ikerketa bat burutzen ari dira elkarlanean, Tokiko Agenda 21 eta Bizkaia 21 Programara eta Aalborg+10 nazioarteko konpromisoetara bildutako udaletako jasangarritasun planak lerrokatuta dauden eta zer-nolako ekarpenak egiten ari diren aztertzeko, Bizkalab hitzarmenaren barruan. Ikerketa 5000 biztanletik gorako Bizkaiko udalerrietan ari dira egiten eta, testuinguru horretan, urtarrilaren 29an tokiko jasangarritasunari buruzko jardunaldi bat egin zen eta arduradun politikoak eta jasangarritasuneko teknikariak bildu ziren bertan.

Maria Uribe Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendariak Bizkaiko toki iraunkortasunari buruzko topagunea ireki du.

Topagunean hainbat udalerritako teknikariek eta politikoek hartu dute parte eta bertan aurkeztu da Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak, BizkaiLab deritzon hitzarmenaren barruan, elkarren artean garatutako ikerketa bat: «Udalen Agenda 21 egitasmoen eta iraunkortasun-planen ekarpena eta lerrokatzea Bizkaia 21 programarekin eta Aalborg+10 konpromiso internazionalekin».

Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaldu du garapen iraunkorra sartuta dagoela Aldundiaren jarduketa-ildo guztietan, garapen iraunkorra zeharkakoa izatera igaro da, horrek dakarren ikuspegi-aldaketarekin eta koordinazio beharrarekin.

Uribek azaldu du zeintzuk diren garapen iraunkorra zeharkako politika legez ezartzeko orduan kontuan hartu behar diren arloak. Hainbat eremu integratu behar direla adierazi du: ekonomikoa. soziala, kulturala… Gainera, hiritarren parte hartzea lortzeko erakundeen gardentasunaren aldeko apustua egiten du, erabakiek hiritarren erantzukizunarekin ere izan dezaten eta gobernatzeko era on bat lortzeko.

Pertsona hauek hartu zuten parte topaketan: María Uribe Gerendiainek, Ingurumeneko zuzendari nagusiak; Xabier Arana Eigurenek, Ingurumen Sailekoak; eta Garbiñe Henryk, Deustuko Unibertsitatekoak.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*