Berriak
Etiketak: Eventia
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak “Bizkaiweek – Gizarte Berrikuntza 2012” inauguratuko dute
6 uztaila, 2012
Tokia: Liburutegiko Ellacuría aretoa.
Eguna: 2012ko uztailak 9, astelehena
Ordua: 10:30
Imanol Pradales Ekonomi Sustapeneko foru diputatuak eta Roberto San Salvador Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko errektoreordeak inauguratuko dute “Bizkaiweek – Gizarte Berrikuntza 2012”, hezkuntza, enpresa, gizarte ekonomia eta gobernantza arloei aplikatutako gizarte berrikuntzaren inplikazioei buruzko hausnarketari emandako lau egun.
“Bizkaiweek – Gizarte Berrikuntza 2012” Bizkailab programaren barruan dago. Programa horri joan den apirilean eman zioten hasiera Deustuko Unibertsitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.
Utzi ezazu zure iruzkina