Hemen zaude

Berriak

Astialdi hezigarriari buruzko jardunaldia

2013ko abendua 5

Bizkailaben proiektuen esparruan, Aisiazko Ikaskuntzen Institutuan, Astialdi Hezigarriaizeneko proiektua dago martxan. Ikerketa horren ondorioz, topaketa jardunaldi bat egin zen Euskalduna Jauregian, azaro amaieran, inplikaturik dauden eragileekin. Aurkezpen hitzaldia Roberto San Salvador del Valle irakasleak eman zuen. Lantaldeetan lau tematika landu ziren: 1. taldean, boluntariotza eta asoziazionismoa, Yolanda Lázaro moderatzailea zela; 2. taldean, prestakuntza, Xaber Landabideak gidatuta; 3. taldean, zerbitzuen prestazioa, Aurora Madariaga moderatzailea zela; eta azken taldean, erakunde ekimenak, Idurre Lazcanok gidatuta. Horiek guztiak Aisiazko Ikaskuntzen Institutuan ibilbidea duten ikertzaileak dira.

Gainera, azaroaren 23an, larunbatean, Aurora Madariaga Ortuzar doktoreak “INTERVENCION SOCIAL EN EL TIEMPO LIBRE EDUCATIVO” hitzaldia eman zuen, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatu duen eta Eusko Legebiltzarrean egin den Kanpalekua Legebiltzarrean izeneko topaketan. Bertara, hainbat erakundetako ordezkariak bertaratu ziren, besteak beste: Eusko Jaurlaritza, Aldundia, elkarteak eta koordinazio egiturak; horiek guztiak gai horiei buruz eztabaidatzeko bertaratu ziren. Jardunaldia Eusko Legebiltzarreko lehendakariak inauguratu zuen.

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*