Berriak
Etiketak: Deusto Forum Bizkaia
Krisiaren irteerarantz: Zelan? Zein baldintzatan?
15 uztaila, 2014
Krisi ekonomikoak erantzun argirik gabeko galderaz betetzen du gure eguneroko bizitza. Azkeneko seihileko honetan, DeustoForumek guregan hain eragin sakona duen gai horren inguruan hausnartu nahi izan du, egoeraren ikuspegi argixeagoa agertu nahian, bereziki, etorkizun hurbilari begira. Zein eredutarantz goaz? Zein izango ote da hazkundearen eta lan sorkuntzaren erritmoa? Zer ildo bultzatu beharko dira jarduera ekonomiko lehiakor, bizkor, iraunkor eta jasangarriago bati eusteko?
Horixe izan da, hain zuzen, 2014ko urtarriletik ekainera izan dugun “Krisiaren irteerarantz: Zelan? Zein baldintzatan?” zikloaren izateko arrazoia. Bertan, egungo ikuspegi politiko eta ekonomikoko lau pertsona garrantzitsuren parte hartzea izan dugu: Iñigo Urkullu lehendakariarena, Juan María Nin La Caixako kontseilariorde ohiarena, Guillermo Dorronsoro Deusto Business Schooleko dekanoarena, eta Ibon AresoBilboko alkatea.
Utzi ezazu zure iruzkina