Berriak
Etiketak: Deusto 125
Deusto Business School Foroa: gizarte ekintzailetza eta komunitatearekiko ardura dira enpresen etorkizuna
7 otsaila, 2012
700 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte otsailaren 7 eta 8an antolatutako “Hacia un mundo en red, innovador y sostenible” jardunaldietan, Bilbon eta Donostian. Horietan, enpresa etorkizuna aztertu da garai aldaketa aintzat hartuta. Otsailaren 8an, arratsaldean, Deusto Business Schoolek, DUren 125. urteurrena dela kausa, antolatutako Foro hau amaitu zen mahai-inguru batekin. Horretan, egungo testuinguruaz hitz egin zen, eta aipatu zen gizarte ekintzaileak behar direla, gizarteak eskatzen dituen aldaketak bideratu ditzaten, eta komunitatearekin eta berorren beharrak benetan aintzat hartzen dituzten enpresak ere behar direla; horretarako, berrikuntza eta teknologia erabiltzen dituztenak.
Estudios de Política Exterior S.Ako Darío Valcarcel Kontseilari Delegatuak nazioarteko ikuspegi bat agertu zuen, eta esan zuen, horretan, Estatu Batuak eta Europa direla munduko polo handiak ?zientzia eta teknologia sortzen? eta iragarri zuen nazio estatuek beren boterearen parte handi bat berreskuratuko dutela datozen urteetan.Valcárcelek ziurtatu zuen ?Europaren batasuna, edo batasunerako bide malkarra izango dela, dudarik gabe, prozesurik garrantzizkoena XX. Mendearen bigarren erditik XXI. mendearen bigarren erdira bitartean, eta iragarri zuen Europak aurrera egingo duela, baldin eta ondo indartzen baditu bere moneta, bere zuzenbidea, bere zientzia eta teknologiaren sormena eta bere defentsa.Teknologi arloan, Félix del Barriok, Oracle Ibéricako Presidenteorde eta Zuzendariak, aitortu zuen oraindik dagoela pitzadura digitala ?geografikoa, estatusekoa eta adinekoa? eta enpresek laguntza eman behar dutela pitzadura hori desagerrarazten, eurentzat ere onuragarria da eta.
Maria Zapatak, Ashoka, Emprendedores Sociales-eko Nazioarteko Operazioetako Zuzendariak, nabarmendu zuen zein onuragarria den ekintzailetza ekoizpen sistemarentzat eta gizartearentzat.Parte hartu zuenean, azpimarratu zuen ez dagoela prestakuntza ekintzailerik, porrotari beldurra zaiola eta erreferente gutxi daudela herri honetan inguruko herrien aldean.Nabarmendu zuen zein garrantzizkoa den faktore hori prestakuntza goiztiarrean eta, batik bat, enpresa-liderren artean, esan baitzuen funtsezkoa dutela etorkizuneko zuzendariek enpatia izatea gizartean gertatzen denarekin.
Juan de la Mota Mundu Ituneko Espainiako Sareko Presidente eta Global Compact Mundu kontseiluko kidearen ustez, enpresen helburua da ?dirua irabazten jarraitzea eta nola eragiten dion jarduerak gizarteari balioztatzea; izan ere, zenbait arazo konpontzeko balio dute: pobrezia, garapena edo hezkuntza; betiere, utopiatik barik, balioetatik ikusita. Juan de la Motaren ustez, iraunkortasuna da ?produktuak garatzea, zerbitzuak optimizatzea, talentuak erakarri eta atxikitzea, eta kudeaketaren kalitatea hobetzea?; eta horrek, jakina, orain artean nagusi izan den epe laburreko ikuspegia desagerraraztea dakar.
Egun, Unibertsitatean prestatzen ari direnei gomendatu zieten euren ingurukoari erreparatzeko, bai hurbilekoari, bai beste kultura batzuei, eta ?sarean lan egiten ikastea, nahiz eta horrek dakarren uko egitea parte bati, oso hobe bat izateko; eta Maria Zapataren esanetan, zuzendari gutxik dakite hori egiten?.
?Hacia un mundo en red, innovador y sostenible? topaketak ?700 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte? gogoeta egiteko foroa izan dira bizi gareneko garai aldaketaz. Eta enpresa arloan, paradigmaren aldaketak markatuta dago garai aldaketa hori: epe laburretik eta emaitzak maximalizatzetik epe luzera eta enpresak gizarteari egiten dion zerbitzura pasatzea.
Iraunkortasuna, Ekintzailetza eta Agenda Globala
?Ez izan beldurrik mundua aldatzeko multinazionaletatik?. Mezu hori jaurti zien Javier Chércolesk ‘Sostenibilidad, Emprendimiento y la Agenda Global’ mahai-inguruan parte hartu zuten Deustuko 180 ikasleei. Otsailaren 8an izan zen mahai-ingurua, liburutegian. Inditexeko Erakundeen Gizarte Erantzukizuneko zuzendari ohiak argi azaldu zuen bere eskarmentuaren bidez nola aldatu ahal den erakunde handien jokaera etekinik galtzeke. Izan ere, bere gidaritzapean, oihal multinazionalak erakundeen gizarte erantzukizuneko politika garrantzitsua garatu zuen; eta hori dela eta, lehen erakundea izan zen fabriketako egoera ikuskatzeko lehen mundu kontratua sinatzen; kontratuaren bidez, sindikatuak kezkatuko ziren ikuskatzeaz.
Liliana Pinedak, abokatu eta ATTACen Zuzendaritza Batzordeko eta M-15 Economía de Sol taldeko kideak, ere ausartak izateko eskatu zien enpresarigaiei eta akuilatu egin zituen ?beldurrik ez izatera? eta gizarte erantzukizuna jarrera dela ikustera, ?enpresen buruan egotean izan behar den jarrera?, ?beste interes eta behar berri batzuei erantzuten baitie?. Pinedak enpresa mezenazgo modu berri bat proposatu zien, egungo eredutik urrun dagoena; izan ere, bere ustez, egungo ereduak gizarteari eragiten dioten erabakiak hartzen ditu, herritarrak kontuan hartu gabe. Berak adierazi zuen erakundeen gizarte erantzukizuna aurrera eraman daitekeen alternatiba gisa planteatzen dela eta erlazionatua dagoela eredua aldatzeko makina bat hiri-araurekin; baina eredu horretan, lankidetza eta parte-hartzea hartzen dira aintzat, ?enpresen aberaste eskerga? barik. Kontua da ?baliabide naturalak lehengoratzea, ahal delarik, elkartasuna, gogobetetasuna, eta begirunea?ren ikuspuntutik kudeatzea.Berak azaldu zuen horixe dela ?15 M mugimenduak aldarrikatzen duen ?zaintzaren ekonomia?.
Aitor Zabalgogeazkoak gogorarazi zuen ?mundua pertsonaz pertsona eta keinu txikiekin aldatzen dela?. Nahiz eta oraingo eta etorkizuneko giza hondamendien datuak ez diren batere baikorrak, Mugarik Gabeko Medikuen Zuzendari Nagusiak mezu itxaropentsua igorri nahi izan zien ikasleei; horretarako, ziurtatu zien egon badagoela modua ?ekonomia egiteko eta gizarte onurak ateratzeko? enpresa arlotik, eta, gainera, ?irtenbide berriak eman behar zaizkiela arazo zaharrei? berrikuntza eta teknologia berrien bidez.
Zabalgogeazkoak gogora ekarri zuen giza krisi gehiago egongo direla eta gaitzagoak izango direla; izan ere, ekonomia eta politika ezegonkortasuna egongo da, lehengaien gaineko espekulazioa eta migrazio mugimenduak, landa inguruak hustu eta hiriak betetzen ari direnak.
Mahi-inguru horrekin berarekin zabaldu ziren Jardunaldiak, Donostian, otsailaren 7an.Aldi berean, Bilbon, Ekintzailetza eta Sarearen gaineko mahai-inguru bat egin zen. Bertan, arrakasta handiko zenbait gazte aritu ziren Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako 150 ikasle baino gehiagorekin, agerian uzteko zer den funtsezkoa, euren ustez, arrakasta izateko enpresa berri bat sortzean. Spotify, Doocuments edo Anboto enpresetako arduradunak egon ziren horien artean.Bertaratu ziren guztiak bat etorri ziren enpresa berri bat sortzea kontu zaila dela, lan piloa egin behar baita; baina ?jo eta ke? arituz gero, aurrera egiten dela,
jarrera baita funtsezkoena, Xavier Uribe-Etxebarriak, Anbotoko Sortzaile eta CEOak, dioenez.?Proiektuetan, zuek zeuok zarete garrantzizkoena? esan zien gazteei eta adierazi zien arrakasta edo porrota gure jarreraren menpean daudela, ez inguruabarren menpean.Bere ustez, ezinbestekoa da ?ausartzea eta beldurrik ez izatea eta nor bere buruarekin fio izatea?.Carlos Polo, Doocuments-eko Founder & CEOa, urrunago doa, eta uste du ?ekintzailea izatea dela, bizitzan, zoriontsua izateko modu bakarra?.Bere ustez, beharrezkoa da arriskatzea eta sinestea ideia batean, baldin eta baduzu, nahiz eta gainerakoek zorotzat hartu.Gainera, ziurtatzen du ez dela ezer asmatu behar, baizik eta modu originalak eta desberdinak bilatu behar dira gauzak egiteko.
DeustuTecheko Zuzendari Rubén Barriok, aldiz, uste du garrantzizkoa dela ideia bat bereizi eta ikustea merkatu-txokorik dagoen, aurrera eramateko.Baina, gainera, azpimarratu zuen proiektuek garapen teknologiko ona izan behar dutela.Hori dela eta, etorkizuneko enpresariak adoretu zituen zentro teknologikoetara joatera edo Deustuko Unibertsitatera bertara hurbiltzera, izan ere, Unibertsitatearen ekintzailetza programen helburuetako bat da ikasleak animatzea ekintzaileak izatera.Ildo horretatik, Ikerketako eta Berrikuntzako Errektoreorde José Luis del Valek adierazi zuen, krisia dela eta, inoiz baino gehiago behar ditugula gazte ekintzaileak.
Enpresarik sortuko ez duten ikasleei dagokienez, Lutz Emmerichek, Spotifyko Espainiako Zuzendariak, esan zuen badagoela beste aukera bat: europar merkatu eskaneatzea, beste aukera batzuk aurkitu eta Espainiara ekartzeko.Horixe egin zuen Spotify sona handiko enpresak musika industrian; izan ere, doako musika eskaintzen du edozein momentutan, eta edozein gailuren bidez, legez kanpoko kopiak amaitze aldera.
Zenbait mahai-ingururekin osatu ziren jarduerak, otsailaren 7an. Gaia hauxe izan zen: ?2000-2020: una nueva era de sostenibilidad?. Bertako partaideak izan ziren Pedro Ortún eta José Luis Blasco. Lehena European Comission-eko zuzendari eta Enterprise and Industry-ko DG da; eta bigarrena, KPMG EMeko Climate Change and Sustainability Serviceseko kide arduraduna.
Utzi ezazu zure iruzkina