Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • Bitartekaritza eta banakako prestakuntza planak bultzatuko dituzten enpleguko politika aktiboen aldeko apustua egin dute adituek

Berriak

Bitartekaritza eta banakako prestakuntza planak bultzatuko dituzten enpleguko politika aktiboen aldeko apustua egin dute adituek

2015ko apirila 1

DeustoForumek BizkaiDay jardunaldia antolatu zuen martxoaren 30ean, Gazte enpleguari buruzko ziklo berriaren barruan, Bizkaiko enpleguko ekimen berritzaileei buruz. Topaketa horretan pertsona hauek egon ziren: Stefano Scarpetta, Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko (ELGE) Enplegu, Lan eta Gizarte Segurantza arloko zuzendaria; eta Marcel Jansen, Madrileko Unibertsitate Autonomoko irakasle titularra.

Stefano Scarpettaren aburuz, langabeziaren kontrako borrokan dagoen erronkarik handienetarikoa eskola uztearen kontra borrokatzea da. Haren ustez, funtsezkoa da egoera ahalik eta lasterren identifikatzea eta ikasle horiei lanbideko hezkuntza alternatiboa eskaintzea. Hezkuntzak akademikoa izan behar duela dio, baina ikaskuntza teknikoduna. Helburua litzateke enpresen beharrizanekin gehien doitzen den prestakuntza eskaintzea.
 

Hori dela eta, funtsezkotzat jotzen du gazteei, lehenbailehen, informazioa eta aholkularitza ematea lan merkatuak eskaini diezaiekeenaren inguruan, ongi eta egoki aukeratu dezaten etorkizuneko karrera. Gainera, uste du gutxiago bideratu behar direla unibertsitaterantz eta gehiago lanbide heziketarantz; izan ere, arlo hori programa hobeekin duinago bihurtu behar da.
Marcel Jansenek, bere aldetik, uste du unibertsitateak egokitu beharra duela eta erreforma serioari ekin, tituluen eskaintza aztertu ondoren, ikasketak enpresen beharrizanetara gehiago hurreratu daitezen. Gainera, lanbideko praktikak sartu behar dira curriculumaren barruan.
 

Egin zuen hitzaldian, Jansen irakasleak epe luzeko langabetuak hartu zituen ardatz. Horientzat enpleguko politika aktiboak egin behar direla dio, lanera itzuli daitezen. Haren ustez, indartu egin behar dira enpleguko politika horiek, baina sistema publikoak modernizatuz, agentzia pribatuen papera sendotuz. Hobari gutxiago eman behar dira; izan ere, erabilera orokor horrek ez du behar den moduan funtzionatzen. Horren ordez, bitartekotzaren alde egin beharko litzateke.

Aktibazioa ez da soilik gehiago gastatzea, hobeto gastatzea baino. Banakako arreta eskaintzea da egokiena. Horregatik, beharrezkoa da pertsonaren analisi estruktural bat egitea, enplegu bulegoetan izena ematen dutenean. Espainia makal dabil arlo horretan, eta Katalunian baino ez dute langabetuen profila eginda. Marcel Jansenen esanetan, banakako planik ez badago, ez dute enpleguko politika aktiboek funtzionatuko. Langabetu bakoitza desberdina da eta bereizi egin behar dira, baliabideak optimizatzeko eta langabetua eta enpresa parekatzea errazteko. Arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren aldeko apustua ere egiten du.

 Aditu hauen hitzetan, ez dago harremanik nagusien enplegu gehiago izatearen eta gazteen langabezi maila handiagoaren artean. Berez, ekonomiarik dinamikoenak gazteak laneratzen dituztenak baina nagusiak mantentzen dituztenak dira. Gure erronka da denek euren tokia izango duten merkatua sortzea; halaxe adierazi zuten. Eta lagundu egin behar da trebetasunak eta gaitasunak hobetzen. Azpimarratzen dute garrantzizkoa dela birziklatzea eta berritzea, eta funtsezkoa dela elkarrizketa soziala. Ez dio krisiari aurre egingo baina lagundu egingo die enpresei krisi egoerei hobeto aurre egiten.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*