Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • Talentia programako parte hartzaileei diplomak banatzeko ekitaldia

Berriak

Etiketak:

Talentia programako parte hartzaileei diplomak banatzeko ekitaldia

2014ko iraila 23

Talentia programak, bizkaia: talentek bultzatua, UPV/EHUren, Mondragon Unibertsitatearen eta Deustuko Unibertsitatearen laguntzaz, irailaren 17an, Euskalduna Jauregian, programaren 5.saioan parte hartu duten 258 unibersitarioei diplomak banatu zizkien.

Talentia programa duela bost urte abiarazi zen eta 733 parte hartzaile izan ditu, azken saiokoak ere kontuan hartuta.Talentiak hainbat aukera eskaintzen ditu: lan-orientabide pertsonalizatua izatea; lanbide eta sektore topaketetara joatea; bisita teknikoak ez ezik, Bizkaiko Teknologia eta Zientzia Parkera ere bisita egitea; lan jardunaldietan eta lantegietan parte hartzea, partehartzaileentzat erabilgarriak izango baitira lanbide etorkizunerako; eta, azkenik, Bizkaiko enpresa, zientzia eta teknologia proiektuak ezagutzea eta euskal enpresa, gizarte eta zientzia munduko irudi ospetsuenekin harremanetan egotea.

Aurtengo Talentia promozioko unibertsitarioek hainbat jardueratan hartu dute parte, besteak beste, lana bilatzeari buruzko jarduera batean. Bertan, langileak biltzeko aditu batek azaldu zien nola jokatu behar duten lana bilatzeko erronkari aurre egiteko. Horrez gain, otsailaren eta ekainaren artean, diziplina anitzeko zenbait erakundetara 9 bisita tekniko egiteko eta Bizkaiko Teknologia eta Zientzia Parkea ikusteko aukera izan zuten.

Diplomak banatzeko ekitaldia Imanol Pradalesek, Ekonomi Sustapeneko Saileko foru diputatuak, aurkeztu zuen eta José Luis Bilbaok, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, esku hartu zuen. José Luis Bilbaok atzerrira ikastera eta lan egitera joaten diren gazteak itzultzera animatu zituen, herrialde lehiakorragoa izateko: “Talentuak erakartzeko Bizkaia lan xede bihurtu behar dugu.Formazioa eta prestakuntza duenak aurrera egingo du.Epe laburrak eta mezu katastrofikoek ez gaituzte itsutu behar; aukerak daude, aitortu zuen Bilbaok, “Behar zaituztegu, gaur eta bihar”. José Luis Bilbaok Bizkaiko Foru Aldundiak gazteentzako lana sustatzeko ezarritako neurriak eta 30 urte baino gutxiago duten gazteak kontratatzeko laguntzak ere azpimarratu zituen. Horrez gain, talentua sustatzeko foru baliabideak nabarmendu zituen, besteak beste 1,6 milioiko aurrekontua bizkaia:talenti zuzenduta, goi mailako prestakuntza duten pertsonen sustapen, identitate, laguntza eta formazio jarduerak finantzatzeko.

Honako hauek banatu zituzten diplomak: Álvaro de la Ricak, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako eta Ikasleentzako errektoreordeak, Pradalesek eta Bilbaok, Carmelo Garitaonandiak, UPV/EHUko Bizkaiko campuseko errektoreordeak, Jon Altunak, Mondragon Unibertsitateko errektoreordeak, eta Iván Jiménezek, bizkaia:talenteko zuzendariak.

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*