Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • KINEAGE proiektua Social Innovation in Ageing – The European Award europako sarirako finalisten artean

Berriak

Etiketak:

KINEAGE proiektua Social Innovation in Ageing – The European Award europako sarirako finalisten artean

14 urtarrila, 2014

Kineage bideojokoa Bizkailab programak finantzatzen duen proiektu baten lehenengo fasearen emaitza da eta helburu nagusia zahartze aktibo eta osasungarria lortzea da.
Kinage

Deustuko Unibertsitateko DeustoTech LIFE (eBizia) unitateko ikertzaileen lana da, Bilboko Misericordia Etxearen laguntzarekin. Lankidetza horren ondorioz, Kineage garatu da, pertsona nagusien bizitzeko ohitura osasungarria sustatzeko asmoa duena teknologia berrien bidez, horrela desgaitasunari eta menpekotasunari aurrea hartzeko eta bizi kalitatea hobetzeko. Une honetan, proiektuaren hurrengo faseetan ari dira lanean, trebakuntza kognitiborako jokoak eransteko.

Bilboko Misericordia Etxea
Sortu zenetik, Bilboko behartsuenen beharrizanak artatzen aritu den erakundea da. 1989tik pertsona nagusiak baino ez ditu artatzen. 
Egoitzak 223 toki ditu, indarrean dagoen pertsona nagusientzako egoitzei buruzko araudi zorrotzak ezarrita dituen eskakizunetara egokituta. 5 arreta unitatetan dago antolatuta, beren kabuz moldatzen diren pertsonentzat eta moldatzen ez direnentzat. Toki horietatik 80 hitzartuta ditu Bizkaiko Foru Aldundiarekin.

“Kineage” Serious Game delakoan (aisiaz gain beste helburu bat duten jokoan), erabiltzaileak pantailan kopuru desberdinetan ageri diren hainbat objektu batu behar ditu, hainbat abiadatan eta, mailaren arabera, hainbat norabidetatik agertuta. Horretarako, erabiltzaileak besoak mugitu behar ditu, objektuak jausi gabe. Hartara, erabiltzaileen besoen mugikortasuna sustatzen da, trebatze saioan zehar.

Bideojoko horrek Kinect izeneko mugimenduaren sentsore bat erabiltzen du, erabiltzaileei kontrolatzeko eta ordenagailuarekin elkarreraginean aritzeko modua ematen diena, inolako aginterik erabili gabe. Ezaugarri horri esker, jokoa intuitiboagoa da eta errazago erabili dezakete ikusteko zailtasunak edo artritisaz gaixorik daudenek, ez baita inolako botoirik, sagurik edo teklaturik erabili behar, ezta ezeri eutsi ere. Horrez gain, jokoa pertsona nagusien beharrizanetara egokitzen da eta beso bakar batez edo jesarrita jokatzeko modua ematen du, gaixoak hala eskatuz gero. Horrek, nolabait, estali egiten du eten digitala, aipatutako berezitasunei esker.

220 parte hartzaileetatik 20 finalisten artean aukeratu dute Social Innovation in Ageing – The European Award Europar sarian (azken erabakia 2014ko maiatzean jakingo da). Bukatzeko, aipatu dezagun lan hau Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzari ezker egin ahal izan dela.

Utzi erantzuna