Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • Asturiasko printzeak inauguratu du Amerikanisten Nazioarteko Biltzarra

Berriak

Etiketak:

Asturiasko printzeak inauguratu du Amerikanisten Nazioarteko Biltzarra

2012ko iraila 13

Deustuko Unibertsitateak Amerikanisten Espainiako Elkartearen Nazioarteko XV. Biltzarra hartuko du, irailaren 12tik 15era. Penintsulako, Europako eta Latinoamerikako 130 amerikanista baino gehiagok, Ameriketako historian adituek, hartuko dute parte Bilbon lehenengoz egingo den goi mailako foro horretan. Asturiasko printzeak inauguratu du biltzarra. Printzearen hitzak Inaugurazio ekitaldian egon dira, halaber, Jaime Oraá errektorea, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi López eta Bilboko alkate Iñaki Azkuna, baita beste agintari asko ere, Amerikanisten Espainiako Elkarteko presidente Antonio Gutiérrez Escudero eta Biltzarraren koordinatzaile eta Deustuko Unibertsitateko irakasle Begoña Cavarekin batera.

Jaime Oraá, Felipe de Borbón, Patxi López eta Iñaki Azkuna 

América en la Memoria: Conmemoraciones y Reencuentros izeneko Nazioarteko XV. Biltzarrerako aukeratu den gaiaren bitartez, sakondu egin nahi da Amerikako memoria historikoan, baita Amerikak duen kultura eta gizarte ugaritasuna objektiboki gehiago eta hobeto ezagutu ere.

Topaketa ospakizunez beteko urte batean izango da. Horregatik antolatu dira lan-mahaiak Cadizeko Gorteei, 1812ko Konstituzioari, Ameriketako independentziei (ereduak eta interpretazioak jasoz), eta Pazifikoa aurkitu eta esploratu izanaren V. mendeurrenari buruz, baita denboran zehar izan diren kultura, gizarte eta botere harremanei, itsasoz haraindiko emigrazioari, eta gizarte eta politika loturei buruz ere.

Amerikanismoaren berrikusketa historiografikoaren irakurketatik abiatutako azterketa egiteko tokia ere egongo da. Horrez gain, Europa eta Amerikaren arteko gaur eguneko harremanetan sakontzeko mahaiak egongo dira, gaur eguneko ikuspegitik interes handia duen prospektiba egiteko bidea emango duelarik, honako helburu honekin: gaur eguneko kultura, politika, lankidetza eta garapeneko loturen inguruan berba egitea.

“Bizkaitarrek” Amerikarekin izan duten ohiko lotura historikoaz ere eztabaidatuko da Biltzarrean, Euskal Herriak Ameriketan izan duen proiekzioa (oso agerikoa izan baita denbora historiko osoan) eta migrazioa ahaztu gabe, azken horrek gizarte, politika eta kultura aldetik interes handia sortu baitu Ameriketan eta gure Euskal Herrian.

Solaserako tarteaz gain, beste jarduera batzuk ere izango dira Biltzarrean: Antonio García Pérezen ‘México y España: La mirada compartida’ liburuaren aurkezpena izango da irailaren 13an (Iberdrolaren laguntzaz argitaratua); eta amaierako kontzertua, irailaren 15ean, Julia Foruriaren Gaudeamus Abesbatzaren eskutik.

AEAren 30. urteurrena

Biltzarra AEAren 30. urteurrenean izango da, Atlantikoko bi ertzetako amerikanistak biltzen dituen erakundearenean. 1982an sortu zen AEA, amerikar gaietako ikertzaileak biltzea helburu nagusi harturik, eta, horrela, amerikanisten jarduera zientifiko eta kulturalak sustatzeko. AEAk, helburu horiek betetzeko, sinposioak (7) eta nazioarteko biltzarrak (14) antolatzen ditu. Topaketa horietako aktak (36 bolumen) ere argitaratu ditu, erakundearen lanari esker eta babesle dituen erakundeen laguntzarekin.

AEAk 330 bazkide ditu gar egun, Giza eta Gizarte Zientzietako adarretako irakasle eta ikertzaileak: historialariak, artearen eta zuzenbidearen historialariak, etnografoak, soziologoak, literatoak, filologoak, antropologoak, arkeologoak, hirigileak, ekonomistak, etab.

Argibide gehiagotarako: http://www.congresoamericanistas.deusto.es

 

www.flickr.com

Una foto de Flickr Una foto de Flickr Una foto de Flickr Una foto de Flickr Una foto de Flickr

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*