Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • Diputatu Nagusiak Talentia Diplomak banandu dizkie 130 Ikasleei

Berriak

Etiketak:

Diputatu Nagusiak Talentia Diplomak banandu dizkie 130 Ikasleei

2013ko uztaila 8

José Luis Bilbao-k, Diputatu Nagusiak, Talentia programaren 4. edizioan parte hartu duten unibertsitate ikasleei  diplomak banandu dizkie. Programa honek hiru euskal unibertsitateetako (EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea) ahalmen handieneko unibertsitate-kolektiboaren orientazioa bultzatzea du xede gisa, lan eta eremu profesionalerako sarbiderantz zuzenduz, ikasleek Bizkaiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko errealitate zientifiko, teknologiko eta enpresarialarekiko duten lotura babestuz.

 “Talentuagatik, formakuntzagatik apostu egin duzue. Hoberenetarikoen artean egoteko esfortzua egin duzue. Eta hori pizgarria da guretzat. Eragingarria da talentuaren alde dugun babes-politikoarekin jarraitzeko”, adierazi du Diputatu Nagusiak, 4 edizio hauetan 475 gazte baino gehiagok parte hartu dutela gogoarazi ondoren.

 Diplomen banatze ekitaldia Foru Jauregian burutu da eta bertan Promozio Ekonomikoko Diputatuak, Imanol Pradales-ek, eta hiru unibertsitateetako errektoreordeek parte hartu egin dute, Roberto San Salvadorrek (Deustuko Unibertsitatea), Carmelo Garitaonaindiak (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Jon Altunak (Mondragon Unibertsitatea).  

182 unibertsitario

Programaren laugarren edizio honenta hiru euskal unibertsitateetako 182 ikaslek parte hartu egin dute, horietatik 97 Deustuko Unibertsitatetik.

 Aurten, Talentiako parte hartzaileek enplegu tailer bat burutu dute, zeinetan programaren helburuak betetzen ahalegindu diren, baita belaunaldi berrientzat profesionala zer den ezagutzeko beste bat ere. Bederatzi bisita tekniko ere burutu dituzte BTEK, Museo Guggenheim Bilbao, Neiker-Tecnalia, Tecnalia Research & Innovation, Idom, ITP edo AlhóndigaBilbao bezalako erakunde eta enpresetara, besteak beste.

Honez gain, zortzi profesional entzutetsu ezagutzeko aukera izan dute: Mario Fernández, Manuel Carreiras, Imanol Igeregi, Guillermo Dorronsoro, Pedro Luis Uriarte, Koldo Saratxaga, Begoña Goirizelaia eta Toti Martínez de Lezea.

Topaketak ere burutu dira Bizkaiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore ekonomiko garrantzitsuenetako profesionaletako pertsonekin, hauek eskaintzen duten garapen profesionalaz jabetzeko.   

 Talentia Programaren informazio gehiagorako, Belén Gandarias-ekin kontaktuan jarri, belen.gandarias@deusto.es-en edo DeustoAlumni-ko webgunea bisitatuz, Deustuko Unibertsitateko enplegu zerbitzuarena,  Deusto-Bizkaia Talentia programa kudeatzen duena bizkaia:xede-arekin. 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*