Hemen zaude

Berriak

DIÁLOGOS CON INDIA. DeustoForum ziklo berria

2015ko urria 14

2016a Indiaren urtea izango da Espainian. Bi herrialdeen artean alde biko harremanak ezarri zireneko 60. urteurrena ospatuko da. Hori dela eta, hainbat bisitaldi, ekitaldi eta harreman antolatuko dira, elkar hobeto ezagutzeko eta bi herrialdeen arteko elkarrizketa sustatzeko. 

DeustoForumek bat egin nahi du ekimen horrekin eta ziklo bat antolatu du, “Indiarekin solasean”, herrialde handi haren ikuspegi poliedrikoa, askotarikoa eta konplexua Bilbora hurbiltzeko. Indiak bizi duen errealitatea ezin hobeto ezagutzen duten pertsonen eskutik egingo du, jatorri indiarra eta espainiarra duten hizlariekin. Haien begietatik hurbilduko gara herrialde hartako kulturara, politikara, filosofiara, ekonomiara, gizarte banaketara, emakumearen ikuskerara, etab.  Zalantzarik gabe, bidaia bikaina izango da herrialde zoragarri batean zehar . 

Zikloa urriaren 30ean hasiko da. “Diálogo de mujeres España-India sobre liderazgo, emprendimiento e impacto social” izenburua izango du lehenengo saioak, Fundación Consejo España Indiak antolatuta eta DeustoForumek lagunduta. 

Ondorengo hitzaldietan, Shashi Tharoor, Vikram Misri, Ion de la Riva, A. Ashok Vaghela SJ, Jordi Pigem eta Nicolás de Pedro hurbilduko zaizkigu.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*