Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • DeustoTech eta Open Data Euskadi erakundeek EuskalSense sortu dute, uraren kalitatea neurtzeko aplikazioa

Berriak

DeustoTech eta Open Data Euskadi erakundeek EuskalSense sortu dute, uraren kalitatea neurtzeko aplikazioa

2014ko uztaila 29

DeustoTech zentroko ikerlari talde batek eta Open Data Euskadi erakundeak Euskalsense sortu dute. Euskalsense aplikazio bat da, mapa batean azaltzen duena zein den kontsumorako uraren kalitatea Euskadiko hainbat puntutan. Gainera, sortzaileek aplikazioa liberatu dute nahi duenak berrerabili dezan. EAEko kontsumorako uraren kalitateari buruzko datuak abiapuntutzat hartuta, Deustuko Unibertsitateko DeustoTech zentroko ikerlari talde batek EuskalSense demo-aplikazioa sortu du, ur neurketei buruzko informazio geo-kokatua ematen duen mapa. Bertan aurki daitezke halaber airearen kalitatea neurtzen duten estazioak. Plataforma horren bidez, lurraldeko edozein puntu ikus daiteke eta neurketa puntu bat klikatuz gero azken hilabeteetako uraren analisiak agertzen dira. Aplikazioak parametro kimiko eta biologikoak ematen ditu, aldizka azaltzen duelarik ura edangarria den ala ez. EuskalSense aplikazioak jasotako datuak publikoak dira, baina DeustoTech zentroko ikerlariek bildu eta modu egituratuan eskaini dituzte mapa batean, errazago kontsultatzeko. Sortzaileen arabera, kontsumorako uraren aldian behingo analisiak bistaratzea baliagarria da irregulartasunak detektatzeko eta neurriak hartzeko, izan ere parametroak aldatu egiten baitira denborarekin. Urigoitiren kasua jarri zuten adibide bezala, izan ere, Orozkon, maiatzean ura ez zen edangarria kloroaren mailagatik, baina ekainean edangarria izan zen berriro. EuskalSense aplikazioa DeustoTech-Internet unitateko Mikel Emaldi eta Jon Lázaro ikerlarien lana da, eta Open Data Euskadi erakundearen eta Bizkaiko Foru Aldundiko BizkaiLab-en laguntza jaso dute. APIa eta aplikazioaren iturri kodea liberatu egin dituzte eta eskuragarri daude EuskalSense webgunean. Iturria: Euskadi+Innova, Euskadiko Berrikuntzaren ataria.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*