Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • Deustu Forumek Bilbao-Bizkaiari buruzko zikloari hasiera eman dio Alfonso Saiz de Valdivielsok 1886ko Bilbori buruz emandako hitzaldi batekin

Berriak

Etiketak: ,

Deustu Forumek Bilbao-Bizkaiari buruzko zikloari hasiera eman dio Alfonso Saiz de Valdivielsok 1886ko Bilbori buruz emandako hitzaldi batekin

2012ko maiatza 17

Deustu Forumek maiatzaren 16an eman zion hasiera Bilbao-Bizkaia: etorkizunaren protagonista hitzaldi zikloari, Alfonso Carlos Saiz Valdivielsok, Arte Ederren San Fernando Errege Akademiakoak eta Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademiakoak, eman zuen hitzaldi honekin: ‘Bilbao 1886: Un año prodigioso’. Hitzaldi ziklo horrek beste gonbidatu batzuk ere izango ditu: Jaime Oraá errektorea; José Ángel Corres, Merkataritza Ganberaren presidentea; eta Bilboko Koral Elkarteko zuzendaritzako kide Enrique Portocarrero. Denak dira aurten 125 urte betetzen dituzten erakundeetako ordezkariak.

 

Horrela, maiatzaren 22an, Mitxel Unzuetak, Bilboko Arbitraje Gorteko Batzorde Iraunkorreko presidente eta Bilboko kontsulak, eta José Ángel Corresek, Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberako presidenteak, hitzaldi hau eskainiko dute: ’125 años de apuesta y compromiso por la empresa y la sociedad de Bizkaia’. Maiatzaren 24an, María Nagorek, Madrileko Unibertsitate Complutenseko Musikologiako irakasle titularrak, eta Enrique Portocarrerok, Bilboko Koral Elkarteko zuzendaritzako kideak, hitzaldi hau eskainiko dute: ‘La Sociedad Coral de Bilbao en sus 125 años de historia: una institución pionera’.

Hitzaldi zikloa osatzeko, maiatzaren 29an, Mª Jesús Cavak, Historia Moderno eta Garaikideko katedradunak; eta Jaime Oraák, Deustuko Unibertsitateko errektoreak, ‘Universidad de Deusto: la tradición de innovar’ gaiaz hitz egingo dute. Hitzaldi guztiak hasiko dira 19:30ean, Deustuko Unibertsitateko Gradu aretoan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*