Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • Deustu da AEDEANen (Asociación Española de Estudios Anglo-Norteamericanos) 39. biltzarraren egoitza

Berriak

Etiketak:

Deustu da AEDEANen (Asociación Española de Estudios Anglo-Norteamericanos) 39. biltzarraren egoitza

2015ko urria 14

Azaroaren 11tik 13ra izango da Deustuko Unibertsitatean AEDEAN (Asociación Española de Estudios Anglo-Norteamericanos) elkarteak urtero antolatzen duen biltzarraren egoitza. Aurtengoa 39. edizioa da eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Hizkuntza Modernoen eta Euskal Ikaskuntzen Saila arduratu da antolakuntzaz.

Egitarauaren barruan osoko hitzaldiak, lantegiak eta solasaldiak egongo dira, ingelesez hitz egiten den herrialdeetako hizkuntza eta kultura gaiez, eta liburuen aurkezpenak eta mahai-inguruak ere egongo dira. Biltzarrean lanak aurkeztuko dituzten irakasleen artean hauek daude: Geoffrey K. Pullum, Edinburgoko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Ingeleseko irakaslea; Rosa Rabadán, Leongo Unibertsitateko Itzulpengintzako Ikaskuntzetako irakaslea; David Río, Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizeko egoitzako Iparramerikar Literaturako irakaslea; eta David Bartholomae, Pittsburgheko Unibertsitateko Idazkera Akademikoko irakaslea.

Argibide gehiagorako, ekitaldiaren egitarau osoa eta izena emateko prozesua zehatzago ezagutzeko, egin klik hemen.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*