Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • Deustuk herrialde askotako 100 pertsona bilduko ditu biltzar batean, Ingeniaritza arloko urrutiko laborategien papera jorratzeko

Berriak

Etiketak:

Deustuk herrialde askotako 100 pertsona bilduko ditu biltzar batean, Ingeniaritza arloko urrutiko laborategien papera jorratzeko

2012ko uztaila 2

Unibertsitatea aitzindaria da praktikak etxetik egiteko modua ematen duten laborategi birtualen erabileran.

‘Ezin bazara laborategira joan, laborategia joango da zugana’. Horixe izan daiteke urrutiko laborategia zer den laburtuta. Teknika hori gero eta gehiagotan erabiltzen da ingeniaritzako praktiketan, laborategietan sartzeko eta lana beste batzuekin partekatzeko, etxetik irten gabe. Deustuko Unibertsitatea aitzindaria da halako espazio birtualen erabileran. Hori dela eta aukeratu dute, uztailaren 4tik 6ra, REV 2012 (Remote Engineering & Virtual Instrumentation) konferentziarako.

 

Estatu Batuetako, Australiako, Afrikako edo Indiako 100 pertsona baino gehiagok hartuko du parte REV 2012 topaketan, urtero urrutiko ingeniaritzaren eta instrumentazio birtualaren inguruan antolatzen den horretan. Oraingoan, Deustuko Unibertsitateak eta DeustoTechek dihardute antolaketan batera lanean, eta Ekonomia eta Lehiakortasuneko Ministerioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren (Bizkailab) laguntza dute. Esparru teknologikoko enpresek ere lagunduko dute ‘energy day’ delakoan, uztailaren 5ean: National Instruments, Agilent, Festo, Alecop, Digilent eta Emonak.

 

Parte hartuko duten adituen artean dago Carisa Ann Bohus, urrutiko esperimentazioko aitzindarietariko bat, eta uztailaren 4an hasierako hitzaldia eskaintzeaz arduratuko dena. Beste hizlari batzuk Manuel Castro, David Boehringer edo Dave Wilson izango dira. Ponentziak eta komunikazioak osatzeko, harrera bat egingo da Udaletxean eta beste hainbat ekitaldi sozial ere bai. Gainera, eta REVen Biltzarrarekin batera, Ingeniaritza Fakultateak TRE Summer School ere hartuko du. Bertan hainbat herrialdetako 25 ikaslek hartuko dute parte eta udako eskola moduan funtzionatuko dute

Argibide gehiago: http://www.rev-conference.org/REV2012/

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*