Hemen zaude

Berriak

Etiketak:

BBK Behatokia txostena, 2016 ekaina

2016ko ekaina 3

Egoera Sozio-ekonomikoaren Txostenak -2016ko lehen hiruhilekoari dagokionak, BBKrentzat Deusto Business School-ek eginak- azken estatistika-informazioaren (batez ere, 2016ko lehen hiruhilekoaren) errepaso zehatza egiten du gure lurraldearen gizarte- eta ekonomia-bilakaeraren funtsezko adierazleei buruz.

Informazio hori interpretatuz, eta enpresa-jarduerari dagozkion joera global nagusien proiekzioa eginez, azterlanean atariko ohar bat ere badago egungo egoeraren balorazio globalarekin eta epe labur, ertain eta luzera espero daitekeenarekin, gizarte osoarentzat garrantzitsua den informazioa zabaltzea bilatzen duelarik.

Mantendu egiten da ekonomia globalaren hazkunde geldo eta ahularen diagnostikoa eta pronostikoa.

G7 herrialdeek Japonian egin duten azken bilerak erreferentziazko jokalekua berresteko bakarrik balio izan du, hots, munduko ekonomiaren hazkunde geldo eta ahula, eta aberastasun handiagoa sortzeko etapa bultzatzeko balio lezaketen neurriei buruzko adostasunik eza.

Urteko lehen hilabeteetako portaera txarrak, batez ere finantza-merkatuetako aldakortasunagatik, 2016 eta 2017rako hazkunde-itxaropenen okertze arin bat ekarri du, une honetan %3 inguruko itxaropenak ekonomia globalarentzat.

Okertze arin hori konpentsatu egin dute, ordea, Txinako ekonomiaren bilakaerari buruzko arrisku-mailak murrizteak, petrolioaren eta industria-metalen prezioak egonkortzeak, eta AEBetako tasa-igoeretan moderazioa espero delako.

Deskribaturiko testuinguru orokorraren barruan, euskal eta espainiar ekonomiek sendotu egin dute portaera ona, Euroguneko batez bestekoaren gaineko hazkundeekin, egoeraren araberako zenbait faktore lagungarritan oinarrituta.

Aurreko ataletan aipaturiko tonika orokorraren barruan, Bizkaiko ekonomiak portaera positiboa izan du, urtetik urterako hazkundea lehen hiruhilekoan %3,3koa izan da, nahiz eta hazkunde-erritmo honen mantsotzea espero den hurrengo hiruhilekoetan.

Albiste ona Bizkaiko ekonomian susperraldiaren sendotzea da manufaktura-industrian, bereziki ekipo-ondasunen sektorean, hazkundeak dituelarik produkzio, enplegu eta inbertsioen indizeetan. Zerbitzu-sektoreak ere ibilbide positiboa mantentzen du, eraikuntza izanik dinamika gutxieneko sektorea, bereziki Estatuarekin konparatuta.

Altzairu, hodi eta petrolioa birfintzeko sektoreek egoeraren araberako aldagai globalen eraginpean jarraitzen dute, eta ahalegin nabarmena eskatzen duen egoera zaila ari dira bizitzen.

Egoera honek -Estatuko araudi-erreformarekin batera, hamar puntu jaitsi baitu estatuko araudipean dauden enpresen zerga-ordainketa- eragin nabarmena izan du tributu itunduengatik metaturiko diru-bilketa osoan Bizkaian, apirilera arte %2,8 gutxitu baita (2015ean baino 66,1 M€ gutxiago).

Finantza-sektore aurreratuaren garrantzia

Aurreko Txostenetan esaten zen bezala, hazkunde geldo eta ahuleko egoera globalean, Bizkaikoa bezalako ekonomiak lehiarako onurak indartzen ahalegindu behar du eta bere mugak gainditzen orain arte lorturiko oparotasun-mailak mantentzeko.

Horregatik, beharrezkoa da ahalik eta gehien aprobetxatzea egungo egoera industriaren pixkanakako suspertzea sendotzeko, egonkortasun eta balio erantsi handiagoko enplegua sor dadin.

Testuinguru honetan, finantza-ingurune egokia mantentzeko erronka lehentasunezko zerbait bihurtzen da. Bizkaiko industriak tamaina irabazi behar du erabakitze-guneak galdu gabe, eta helburu honetan hazkundearen eta beharrezko inbertsioen palanka izateko funtsak eta tresnak egotea oso estrategikoa gertatzen da.

“Bizkaiko ekonomia berrien Behatoki” berria, hurrengo Txostenetik aurrera

Hurrengo Txostenetik (2016ko irailetik) aurrera, Behatokia Txostenak atal berria izango du ekonomia berriek (elkarlaneko ekonomiak, ekonomia zirkularrak, guztion ongiaren ekonomiak, etab.) Lurralde Historikoan duten garapenari buruzko informazioarekin.

Estatistika ofizialik ez dagoenez, hasieran informazio kualitatiboagoa izango da, Bizkaian sektoreko eragilerik garrantzitsuenekin lankidetzan egina.

Ekonomia berri hauek termino absolutuetan duten eragina oraindik urria da, eta kasu askotan ez dute jasotzen metodologia eta adierazle ofizialek (BPG eta abarrek). Hala ere, erronkak eta abaguneak ditu, Europan aitzindari diren eskualdeetan aprobetxatzen ari direnak aberastasuna sortu eta banatzeko era berritzailean.

uchos casos incluso no queda recogido por las metodologías e indicadores oficiales (PIB, etc…). Sin embargo presenta retos y oportunidades que en las regiones pioneras en Europa están sabiendo aprovechar para crear y distribuir riqueza de una manera novedosa.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*