Berriak
Etiketak: Destino Deusto
Martxan dago DeustoTour App mugikorrerako aplikazioa
6 maiatza, 2016
Martxan dago DeustoTour App mugikorrerako aplikazioa, Bizkailab proiektuaren barnean garatutakoa, Bilboko campuseko tokirik enblematikoenak bisitatu eta haien historia ezagutzeko bidea emango diguna, era autonomoan eta doan.
Campuseko 16 puntu interesgarri ezagutzeko ibilbidea eskaintzen digu gida horrek, Arrupe pasabidean hasi eta La Comercial eraikinaren aurreraino.
Funtzionamendua oso erraza da. Google Play edo AppStore-tik jaitsi, besterik ez da egin behar (inolako kosturik gabe), eta hiru pauso hauek jarraitu:
1. Joan aplikazioaren mapan ageri den tokietariko batera.
2. Puntuetako bakoitzean,
bilatu“DeustoTour”-en logoa duen plaka eta eskaneatu irudia.
3. Segundu gutxiren buruan erakutsiko digu aplikazioak toki horri buruzko informazioa.
Argibide gehiagorako, kontsultatu azalpenen liburuxka.
Utzi ezazu zure iruzkina