Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • Mike Robinsonen hitzaldia Deustun, Turismoa, Kultura eta Garapen Iraunkorra liburuaren euskarazko itzulpenaren aurkezpenean

Berriak

Etiketak:

Mike Robinsonen hitzaldia Deustun, Turismoa, Kultura eta Garapen Iraunkorra liburuaren euskarazko itzulpenaren aurkezpenean

2012ko maiatza 24

Unescoren Turismoa, Kultura eta Garapen Iraunkorra liburuaren euskarazko argitalpenaren aurkezpena dela eta, idazleetako batek, Mike Robinsonek, hitzaldi bat eskainiko du maiatzaren 29an turismoak kulturen eta garapenaren arteko harremanetan duen paperaren inguruan. Unesco Etxeak egin du David Picarrek ere idatzi duen liburuaren euskarazko itzulpena. Euskal Herrira ekarri du kulturak eta giza garapen iraunkorrak duten garrantzia, turismoa bezalako esparruetan. Hitzaldi-aurkezpena 10:00etan izango da, liburutegiko Ellacuría aretoan.
 

Robinson irakaslea Birminghameko Unibertsitateko Kultur Ondareko Katedraren titularra eta Kultur Ondareari buruzko Ironbridge Nazioarteko Institutuko zuzendaria da. Beste merezimendu batzuen artean, Turismo eta Kultur Aldaketako Zentroaren sortzailea eta zuzendaria da, turismoaren eta kulturaren arteko harreman aldakorren inguruan ikertzen duen nazioarteko erakunde batekoa.
Azken 22 urteotan hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu gai horren inguruan. Duela gutxi UNESCOko Adituen panel batean aukeratu zuten Giza Ondare eta Turismo Iraunkorreko Programa bat garatzen laguntzeko. Hainbat unibertsitatetako irakasle bisitaria izan da. Gaur egun, Robinson turismoaren eta ondarearen arteko loturaren inguruan lan egiten hasi da Indian, Jordanian, Sirian, Libanon, Belgikan eta Austrian, eta turismoarekin lotutako proiektuak eginak ditu 30 herrialde baino gehiagotan.

Ekitaldian, aldi bereko itzulpen zerbitzua egongo da: ingelesa-gaztelania.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*