Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • Hasi dira Deusto-Bizkaia Talentia programako lantegiak

Berriak

Etiketak:

Hasi dira Deusto-Bizkaia Talentia programako lantegiak

10 martxoa, 2014

Deusto Bizkaia Talentia programaren barruko lantegi profesionalei emango zaie hasiera martxoaren 10ean, ikasleak lan-mundura hurreratzeko, Koldo Saratxagaren laguntzaz. gbn-ner elkarteko presidenteak, ner-groupeko sustatzaileak, Koldo-2k Emocionando, SL aholkularitzaren sortzaileak eta Irizar Group enpresako presidente ohiak Deustuko Unibertsitateko talenturik gehien duten ikasleekin hausnartuko du autobalorazioaz eta autosuperazioaz mundu aldakor honetan.

 16:30ean, Ellacuría aretoan hasiko den ekitaldian, Ohorezko Alumni txartela ere emango zaio Koldo Saratxagari. Bigarren lantegia martxoaren 12an izango da, ordu eta toki berean, eta hizlaria Guillermo Dorronsoro izango da, Deusto Business Schooleko dekanoa eta IK4ko presidenteorde exekutiboa, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Administrazio Kontseiluko bokala eta Gaia, Euskadiko IKT eta Elektronikako Enpresen Klusterreko Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko bokala, eta Ohorezko DeustoAlumnia. Bere hitzaldian jorratuko du etorkizunak ekarriko dizkigun erronken aurrean zer jarrera, ikuspegi eta kokapen hartu.  

Unibertsitateak otsailaren 20an hasi zuen Deusto-Bizkaia Talentia programaren V. edizioa. Deustuko Unibertsitatearen eta Bizkaia:xede-ren (BFA) ekimen honen helburua da lan-mundua unibertsitateko ikasleei hurbiltzea. Unibertsitateko jakintza arlo guztietako azken mailetan ikasi eta fakultateetan talentuaren arabera aukeratuak izan diren ikasleek hartzen dute parte programan.

Programak aukera ematen die parte hartzaileei graduko prestakuntza akademikoko azken hilabeteak gehiago eta hobeto aprobetxatzeko: bana-banako orientazioa izaten dute; topaketetara, mintegietara eta garrantzizko hitzaldietara joan daitezke, lanbideko etorkizuna hobeto prestatzeko; eta Bizkaiko eta Euskal Herriko ekonomian sektorerik nagusienek eskaintzen dizkieten aukerak hobeto ezagutu ditzakete. Eta hori guztia egin dezakete lan-munduko pertsona garrantzitsuen laguntzaz.

Utzi erantzuna