Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • Josep Borrell oso kritiko agertu da Europar Batasunak krisiari eman dion erantzunarekin, DeustoForumen “Europari begira” ziklo berriaren hasieran

Berriak

Etiketak:

Josep Borrell oso kritiko agertu da Europar Batasunak krisiari eman dion erantzunarekin, DeustoForumen “Europari begira” ziklo berriaren hasieran

2012ko abendua 18

Europa bidegurutzean dagoen garaiotan, Deustuko Unibertsitateak hitzaldi ziklo berriari eman dio hasiera: Europari begira. Krisi ekonomikoak estatu kideen interesak adosteko eta politika komunak antolatzeko dauden zailtasunak utzi ditu agerian, eta agerian utzi ditu, halaber, egituraren eta erakundeen aldetik dauden ahultasunak ere; alegia, krisia are sakonagoa da.

Juan Echano eta Josep Borrell

 

Behin eta berriro baieztatzen da soluzioa Europa dela, baina, horretarako beste bultzada bat eman behar zaio; birpentsatu egin behar da, berrikuntza oinarri izaki, eta berrasmatu egin behar da. Ildo horretatik, DeustoForumen helburua da gogoeta egitea Europar Batasunaren etorkizunaz, zenbait ikuspuntu kontuan hartuta (politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala), arlo horietako pertsona eta liderren eskutik.

Josep Borrell Herri-lan, Garraio eta Ingurumen ministro ohia eta Europako Parlamentuko presidente ohia izan da ziklo berriari hasiera emateaz arduratu dena, abenduaren 12an, honako hitzaldi honekin: ¿Por qué Europa? ¿Por qué su crisis? Hori dela eta eskaini duen prentsaurreko batean, hizlariak oso kritiko hitz egin du Europar Batasunak krisiari eman dion erantzunaz. Bere ustez, geldoa, berantiarra eta eskasa izan da, ez baitzegoen horretarako prestatuta. Hartutako neurriak ez direla egokiak izan adierazi du, eta horrek arazoa larriagotu egin duela. Berez, gero eta larriagoa da.

Kazetariek galdetu diote ea Europa ongizate estatua deuseztatzen ari den, eta Josep Borrellek baietz erantzun du, inolako zalantzarik gabe, bereziki Alemanian, desberdintasuna hasi eta hasi ari baita.

Eurotik kanpo aritzeko aukeraz galdetuta, Europako Parlamentuko presidente ohiak ez du uste hori erraza izango denik. Bere ustez, barruan gaizki gaude, baina ez du uste Grezia bezalako herrialdeak eurogunetik irteten arriskatuko direnik. Arrazoia argia da: greziar monetara itzulita, debaluatu egingo litzateke, baina zorra eurotan ordaindu beharko lukete eta, ondorioz, zorra handiagotu egingo litzateke. Adibide berdinak balioko luke Espainiaren kasuan ere, nahiz eta gure herrialdea hain zorpetuta ez egon.

Gai horien guztien inguruan izan da Josep Borrellen hitzaldia, zikloko lehena. Haren ondoren hurbilduko dira beste aditu batzuk: Josep Ramoneda, filosofoa eta egungo politika, gizartea eta kultura aztertzen dituena, urtarrilaren 17an hurbilduko da Deustura; Francisco González, BBVAko presidentea, otsailaren 21ean etorriko da; edo José Manuel García-Margallo, Atzerri Gaietako Ministroa, zikloari amaiera ematera etorriko da.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*