Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • Deusto-Bizkaia Talentiaren V. edizioa hasiko da, unibertsitateko ikasleei lan-mundua hurbiltzeko programarena

Berriak

Etiketak:

Deusto-Bizkaia Talentiaren V. edizioa hasiko da, unibertsitateko ikasleei lan-mundua hurbiltzeko programarena

19 otsaila, 2014

Otsailaren 20an hasiko da Deusto-Bizkaia Talentia programaren V. edizioa. Deustuko Unibertsitatearen eta Bizkaia:xede-ren (BFA) ekimen honen helburua da lan-mundua unibertsitateko ikasleei hurbiltzea.

Unibertsitateko jakintza arlo guztietako azken mailetan ikasi eta fakultateetan talentuaren arabera aukeratuak izan diren ikasleek hartzen dute parte programan.

Programak aukera ematen die parte hartzaileei graduko prestakuntza akademikoko azken hilabeteak gehiago eta hobeto aprobetxatzeko:

  • bana-banako orientazioa izaten dute; 
  • topaketetara, mintegietara eta garrantzizko hitzaldietara joan daitezke, lanbideko etorkizuna hobeto prestatzeko; 
  • eta Bizkaiko eta Euskal Herriko ekonomian sektorerik nagusienek eskaintzen dizkieten aukerak hobeto ezagutu ditzakete. 

Eta hori guztia egin dezakete lan-munduko pertsona garrantzitsuen laguntzaz.

Aurkezpena 16:00etan hasiko da Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan, Iván Jiménez Bizkaia talent-en zuzendariaren, eta Roberto San Salvador del Valle Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko, Eleaniztasuneko eta Gizarte Berrikuntzako errektoreordearen eskutik. Ekitaldian, egingo diren topaketen eta etorriko diren pertsonen berri ematen duen agenda luzatuko zaie parte hartzaileei. Programari buruzko argibide gehiagorako, idatzi hona: belen.gandarias@deusto.es. Edo jo web orri honetara: DeustoAlumni.

Programari buruzko argibide gehiagorako, idatzi hona edo jo web orri honetara: DeustoAlumni.

Utzi erantzuna