Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • Deusto-Bizkaia Talentiaren IV. edizioa dago abian, lan arloa nolakoa den ezagutarazten die unibertsitateko ikasleei programak

Berriak

Etiketak:

Deusto-Bizkaia Talentiaren IV. edizioa dago abian, lan arloa nolakoa den ezagutarazten die unibertsitateko ikasleei programak

2013ko otsaila 18

 

Otsailaren 18an hasiko da Deusto-Bizkaia Talentia programaren IV. edizioa. Deustuko Unibertsitatearen eta Bizkaia:xederen (BFA) ekimena da, eta berorren helburua da Deustuko ikasleak errazago eta modu egokian laneratzea eta lanean garatzea. Programan, partaide dira Unibertsitateko ezagutza arlo guztietako azken ikasturteko ikasleak, eta, euren talentua dela-eta, fakultateek berek aukeratu dituzte.

 

Programak abagune ona ematen die parte-hartzaileei askoz hobeto aprobetxatzeko graduko prestakuntza akademikoaren azken hilabeteak, honako hau ahalbidetuko baitie:banakako orientazioa; topaketa, mintegi eta hitzaldi garrantzizkoetara joatea, lanbideko etorkizuna prestatzeko; eta Bizkaiko eta Euskal Herriko ekonomiako sektorerik garrantzizkoenetako eskaintzak ezagutzea. Euskal enpresaren alorreko ospe handiko hainbat pertsonak gauzatuko dute hori guztia.

Arratsaldeko 16:00etan izango da aurkezpena, Liburutegiko Ellacuría aretoan, eta partaide izango dira: Iván Jiménez, Bizkaia:xedeko zuzendaria; Roberto San Salvador del Valle, Komunikazioko eta Hizkuntza Politikako errektoreordea; eta Jesús Riaño, DesutoAlumniko zuzendaria. Partaideei jakinaraziko zaie noiz izango diren topaguneak eta zer pertsona sonatu bertaratuko diren. Programaren gaineko beste informaziorik nahi izanez gero, jarri harremanetan belen.gandarias@deusto.esekin edo DeustoAlumniren webgunera jo.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*