Berriak
Zuzenbide Fakultateko ikasleek Nazio Batuetako Batzar Nagusiko rola hartuko dute
10 azaroa, 2014
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko 200 ikaslek Nazio Batuen Batzar Nagusiko rolaren simulazioko jardueran parte hartuko dute, Ukrainaren kasua jorratzeko. Ekimena, Zuzenbideko Antonio Manrique de Luna Barrios irakasleak sustatzen du eta Nazioarteko Erakundeetako gaietako irakasle guztien partaidetza du. Azaroaren 10etik 13ra egingo da, 15:00etatik 17:30era, Entzungelan (lehenengo bi egunetako simulazioa); 191., 192., 193. eta 194. geletan (simulazioko hirugarren egunean); eta Paraninfoan (ekitaldiaren amaierako egunean). Parte hartzaileak bigarren urteko ikasleak izango dira, Nazioarteko Zuzenbide Publikoan, Nazioarteko Erakundeetan eta Nazioarteko Harremanetan interesa dutenak.
Deustuko Unibertsitateko simulazio ereduaren bidez, antolatzaileek tresna batzuk jarri nahi dizkiete ikasleei eskura, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren rola nazioarteko gizartean aztertu eta ebaluatu ahal izateko. Horrela, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Erakundeetako gaietan jasotako ezagutza teorikoak praktikan aplikatzeko modua izango dute. Horrez gain, lidergorako, negoziaziorako, talde-lanerako eta nazioarteko gizarteari bere osoan eragiten dioten arazoak identifikatzeko gaitasuna sustatu nahi da.
Utzi ezazu zure iruzkina