Hemen zaude
  • Hasiera
  • Berriak
  • “Altxorra.Tesoros vivos.Experiencias Significativas de Ocio”

Berriak

Etiketak:

“Altxorra.Tesoros vivos.Experiencias Significativas de Ocio”

2014ko urtarrila 15

“Altxorra.Tesoros vivos.Experiencias Significativas de Ocio” proiektuaren emaitzak aurkeztu ditu Bilboko Euskal Museoak. Ekimena BIZKAILABek eraman du aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean, Bizkaiko ondare kulturala gordetzeko, babesteko eta zabaltzeko helburuarekin.

Altxorra.Tesoros vivos.Experiencias Significativas de Ocio proiektua “Bizkaia Izan: Memoria eta Historia” izeneko ikerketa eremuaren barruan kokatzen da. Ondare kultural materiagabea gordetzeko bideak proposatzea da proiektuaren azken helburua, eta, horretarako, abiapuntu hartzen ditu bizitzako etapa guztietako (haurtzaroa, gaztaroa, helduaroa eta 65 urtetik gorako aroa edo erretiroa) aisia-esperientzia nagusien ibilbideak.

Helburu hori argi irudikatu da aisiaren eta kulturaren munduarekin lotura duten eta 1951. urtearen aurretik jaioak diren hainbat bizkaitarri 2012 eta 2013. urteetan egindako elkarrizketetan.

Lagina osatzeko, bi irizpide hauek hartu dira kontuan:

  • Aisiaren dimentsioak: ludikoa, sortzailea, jaiaren alorrekoa, ingurumenaren eta ekologiaren alorrekoa eta solidarioa.
  • Aisiaren multzoa. Kontzeptu horrek bi alderdi biltzen ditu: alde batetik, desagertzeko arriskua eta/edo gertaeraren, aisia-adierazpenaren, berezitasuna; beste alde batetik, jarduna garai jakin batean kondentsatzea. 

Egindako elkarrizketek 15 minutuko iraupena izan dute, gutxi gorabehera, eta Bilboko Euskal Museoan (Unamuno plaza 4. Bilbao) proiektatuko dira, urtarrilean, otsailean eta martxoan, astean behin. Bi pertsonaia aurkeztuko dira saioko (azken saioan izan ezik, 3 izango baitira), goizez zein arratsaldez.

Museoan “Bizkaiko Entzutetsuen Galeria. Kirolariak. Artistak. Idazleak” erakusketa ikusgai dagoen garai berean izango dira emanaldiak, izan ere, XX. mende erdialdeko proiektu horren helburua ez da orain aurkezten denaren oso bestelakoa: hark ere pertsonek Historiaren narrazioan eta garapenean izan duten paper protagonista bultzatzea eta azpimarratzea bilatzen du. Galeria eta Altxor Biziak elkarren osagarri dira beraz, bai denboraren lerroan bai horiek elikatzen dituen kontzeptuari dagokionez.

Ikus-entzunezkoa /  Emanaldiak: 12:00, 13:00, 17:00, 18:00

  • 2014ko urtarrilaren 16a, osteguna.
    •  Xabier AmurizaBertsolaritza
    • Ramiro Pinilla. Literatura
  •  2014ko urtarrilaren 23a, osteguna.
    • Txomin Bereciartua.  Gazteria-Eskautismoa /Juventud-Scoutismo
    • Pablo Ortueta – Jose Antonio LekueHezkuntza –Ikastolak /Educación-Ikastolas
  •  2014ko urtarrilaren 30a, osteguna.
    • Daniel Soloaga. Zinea /Cine
    • Ramón Barea. Antzerkia /Teatro
  • 2014ko otsailaren 6a, osteguna.
    • Jon Eguiguren. Euskal Folklore
    • Jon Pertika. Euskal Folklore
  • 2014ko otsailaren 13a, osteguna.
    • Carmen Cantera. Musika /Música
    • Cecilio Gerrikabeitia. Musika/Música
  •  2014ko otsailaren 20a, osteguna.
    • Ellen Dulau. Zezenak /Toros
    • Juan Antonio Sarasketa. Ehiza/Caza
  • 2014ko otsailaren 27a, osteguna.
    • Paulino Valcarcel -Juanjo Romano. Gastronomía
    • Flori Luyando. Boluntariotza/Voluntariado
  • 2014ko martxoaren 6a, osteguna.
    • Camila Bravo. Atletismo
    • Inge Anduiza. Igeriketa/ Natación
  • 2014ko martxoaren 13a, osteguna.
    • Angel Landa. Mendizaletasuna /Montañismo
    • Norberto Torres. Arraunketa / Remo
    • Fernando Payas. Saskibaloia / Baloncesto

 Lekua: Euskal Museoa- Museo Vasco. Plaza Unamuno 4, Bilbao

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*