Hemen zaude

Lege informazioa

Informazio pertsonala eskuratzea inprimaki elektronikoen bidez

Datu pertsonalak eskatzen diren inprimaki guztietan, Deustuko Unibertsitateak bermatu egiten du Datuak Babesteko Legeak ezarritakoa, ondoren zehazten den bezala.

 

Datuak babesteko legea

Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin (1999.12.14ko BOE) eta Lege horren garapenaren Araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuarekin bat (2008.01.19ko BOE), zuen datuak fitxategi automatizatu batean sartuko direla jakinarazten dizuegu, Datuak Babesteko Agentziari aurretiaz jakinarazi ondoren. Zuen datu pertsonalen erabilera konfidentziala izango da eta datuok gure zerbitzuak emateko eta Deustuko Unibertsitateko informazioa bidaltzeko baino ez dira erabiliko. Orri honetan agertzen diren datu pertsonalei dagokienez, orria betetzen duenak baimena ematen dio Deustuko Unibertsitateari datu horiek erabiltzeko, unibertsitate honetako ikasketa eta hezkuntza eta kultur jarduera, zerbitzu eta produktuei buruz informatzeko. Baimenik eman nahi ez baduzu edo datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo deuseztatzeko eskubideaz baliatu nahi baduzu, mesedez, bidal iezaguzu mezu bat comunicacionweb@deusto.es helbidera. Fitxategia Deustuko Unibertsitateko sistema informatikoan dago (Unibertsitateetako etorbidea 24, 48007- Bilbao). DEUSTUKO UNIBERTSITATEA da fitxategiaren erantzulea.