Hemen zaude:

Ekintzailetzarako plataformak

Ekimen horrek bi motatako plataformak sortu nahi ditu: batak, elkarlanean oinarritutako jakintzaren elkartea osatzea du helburu; eta, bestea gizarte sare bat osatzera bideratuta dago, esperientziak, emozioak eta elkartasuna biltzeko.

Ekintzailetza sormenarekin, ekintzaile espirituarekin eta norbanakoek berritzeko duten ahalmenarekin dago lotuta, baina elkarlana eskatzen du, taldean, elkarrekin egindako lana. Ekimen honen barruan planteatutako plataformak babesa, laguntza eta kontrastea eman nahi die norbanakoei taldearen bidez.Helburua da sinergiak, topaguneak eta batzuen arteko proiektuak sortzea.

Era berean, plataformek lankidetzan aritu behar dutenen arteko (erakunde, enpresa, gizarte-erakunde eta unibertsitateen arteko) elkarrizketa errazten dute.
Hortaz, jakintza partekatzea eta esperientzia partekatzea dira bi jarduera ildo nagusiak. Plataformen diseinuak lan horretan inplikatuta dauden eragileen partaidetza jasotzen du, beren logika arrazional eta emozionala kontuan hartuta. Ekintzaileen jakintza eta egiten jakitea partekatu egiten dira lankidetza iradokitzaile eta aberasgarrien espazio birtual eta presentzialetan. Ekintzaileen izaten eta egoten jakitea sareko topaketetara bideratzen da, harreman motibatzaile eta suspergarriak errazten dituzten lekuetara.

Ekintzailetzarako plataformak-ren akzioak