Hemen zaude:

Ekintzailetzako programak

Ekimen honek ekintzailetza prozesua eta prozesu horretatik sortutako spin offak hartzen ditu aintzat.

Alde batetik, Unibertsitateko elkartearen (ikasle, irakasle eta ikertzaile, eta administrazio eta zerbitzuetako langileen) prestakuntza programak sendotuko dira eta, bestetik, ekintzaileei laguntza emango zaie euren ekimenak garatzeko prozesuan, arinago (time to market) eta sendoago merkaturatu daitezen. Horrela, enplegua eta aberastasuna azkarrago sortzen lagunduko da, eta gizarte osoak jasoko du onura.  Ekimenak arrakastarik eduki ezik, prozesua arindu egingo da eta ekintzaileak aukera izango du gizarteak eta merkatuak harrera hobea egingo dioten beste proiektu batzuetan murgiltzeko.

Deustuko Unibertsitateko Ikaskuntza Ereduak gure inguru aldakorrak eskatzen dituen lanbideetarako gaitasun egokiak garatzea du ardatz, baita herritar arduratsuak heztea ere, komunitatea garatzen lagundu dezaten. Ildo horretatik, ekimen honek lagundu egingo  du curriculumaz kanpoko programa berria diseinatzen, ekintzaile espiritua eta jokabide berritzailea sustatzeko, Deustuk dagoeneko garatu dituen esperientzietatik abiatuta (Ingenio, Innovandis eta Gizarte ekintzailetzako programak). Ekintzaile eta berritzaile gaitasuna Honors Program-etan eta graduondoko titulazioetan pixkanaka sartuko dira. Prestakuntzako ekintza horren emaitzak epe ertain eta luzera ikusiko dira, ikasketak eginda irteten direnen ekimenak (ekintzailetza eta barne-ekintzailetza) beren lanbidean praktikan jartzen dituztenean.

Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiari eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuei esker, Deustuk ekimen berritzaileak garatzen dihardu, gerora spin-off bihur daitezkeenak.  Horietako batzuk start-up bihurtu  dira. Halakoen bidez, laguntza ekonomikoa ematen zaie ekintzaileei, euren proiektuen hasierako fasea sendotu eta gizarteak eta merkatuetan arrakasta izateko berme handiagoz jokatu ahal izan dezaten. Horrela bada, ekintzaileek bestelako fondoak izango dituzte negozio ereduak eta planak diseinatzeko, prototipoak diseinatzeko, azoketara joateko, profesionalak kontratatzeko eta euren produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko.  Ekimen horretako fondoak ekintzaileen taldea dinamizatzeko eta euren proiektuen gastuen/inbertsioen zati bat ordaintzeko erabiliko dira. Kapital-mintegiko fondo bat eratuko da eta DeustoBank jarriko da martxan, business angels-en sare gisa, ekintzailetzako proiektuen garapenean inbertsio ekonomikoa eta partaidetza bilatu nahirik. Laguntza jasoko duten proiektuak berritzaileak izango dira, oinarri teknologikoa edo izaera soziala duten enpresak.

Ekintzailetzako programak-ren akzioak