Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Bizkaia Ekintzailea: ekintzailetza eta berrikuntza

Bizkaia Ekintzailea: ekintzailetza eta berrikuntza

Lehenetsitako arlo honetako ekimenak berritzaile espiritua sustatzeari eta horrekin zerikusia duten gaitasunei lotuta daude Bereziki, ekintzailearen sostengu izateko ekimenak jasotzen dira. Horrekin batera, ekintzailetza prozesua hobeto ezagutzeko ikerketa ere sartzen da, baita ekintzailetzako proiektu berrietan laguntzea ere, emaitzak hobetzeko.

 

Herritarren aurrerakuntzan eta ongizatean aurrera egin nahi duen gizarteak berritzailea eta ekintzailea izan behar du, besteak beste. Ez da planteamendu berria, berez, gizadiaren eboluzioaren erakusgarria da. Gizakiak ikasi egin du, esperimentatu eta beharrizanak konpontzeko eta inguruko aldaketei aurre egiteko era berriak jarri ditu praktikan.

Praktikan jarritako berrikuntza guztiak ez ziren edo ez dira positiboak izan: batzuk hondamenerako edo harrapakeriarako erabili ziren, historiak erakusten digunez. Hala ere, gehienek lagundu digute inguruko baldintzak, materialak eta espiritualak, hobetzen, eta, gainera, berrikuntza negatiboen eragin negatiboa zuzentzen. Emaitza garbia positiboa da, nahiz eta oraindik erronka handia daukagun garapen maila eskasagoa duten herrialdeek herrialde garatuagoetan berrikuntzek ekarritako gizarte, kultura eta ekonomiako onura handietan parte har dezaten.

Gaurko garai honi, XX. mendearen amaieratik XXI. mendearen hasiera, jakintzaren gizartea esaten zaio eta horrekin esan nahi izan da jakintza garrantzitsuago bilakatu dela indar eragilea edo kapitala baino, gizartearen aurrerapenaren funtsezko gako gisa.

Eta gainera, kausa eta eragin papera jokatuz, jatorri eta emaitza izanik aldi berean, jakintzak gauzak aldatzeko abiada bizkortu egin du. Pertsonak eta erakundeak, publikoak eta pribatuak, gero eta konprometituago daude jakintza sortzen eta eraldatzen eta hori guztia transferitzen. Gero eta irtenbide eraginkorragoak planteatzen dituzte arazoak konpontzeko eta beharrizanak asetzeko.

Bizkaiak paper proaktiboa hartu du deskribatu dugun prozesuan. Gure iragan hurbila adibide hartzen badugu, gure lurraldea industria astun handikoa izanik (ontziolak, siderurgia, ekipamendu-ondasunak…), nazioarteko krisi izugarriari egin behar izan dio aurre hirurogeita hamarren azken aldean eta laurogeien hasieran. Horrek birsortu beharra ekarri dio, jakintzaren, teknologiaren eta kulturaren alde apustu eginez, gizarte eta ekonomia eraketa berriaren eragile bihurtuz, eta horrek bertako herritarren ongizatea eta aurrerakuntza maila areagotu ditu.

Baina iraganeko arrakastak ez du etorkizuneko arrakastarik bermatzen. Neurri eta ondorio izugarriko nazioarteko beste krisi batean gaude murgilduta, eta horrek berriro eskatzen digu alternatibak bilatzea, aberastasuna eta oparotasuna sortzeko era berriak sortzea, gizarte aurreratu eta solidarioa izaten jarraitzeko.

Deustuko Unibertsitateak bat egitea beste biderik ez du, erronka berri horretan konprometituta dauden erakunde eta pertsona guztiekin, jakintza eta egiteko modurik onenak ekarriz gizartearen ahaleginarekin bat egiteko, gizarte horri ematen baitio zerbitzu, duela 125 urte sortu zenetik.
Ildo horretatik, Deustuk konpromisoa hartzen du ekintzaileen eta berritzaileen balioak, jarrerak eta jokabideak garatzen laguntzeko ekimenak bultzatzeko, horrela gizarte osoaren aurrerakuntza eta ongizatearen garapenean lagungarri izan dadin.

Lehenetsitako arlo honetako ekimenak berritzaile espiritua sustatzeari eta horrekin zerikusia duten gaitasunei lotuta daude Bereziki, ekintzailearen sostengu izateko ekimenak jasotzen dira. Horrekin batera, ekintzailetza prozesua hobeto ezagutzeko ikerketa ere sartzen da, baita ekintzailetzako proiektu berrietan laguntzea ere, emaitzak hobetzeko.