Adineko pertsonak

Ekimen honen barruan sartzen dira adineko pertsonak helburu dituzten proiektuak eta ekintzak. Lan ildo hori norbere autonomiatik hasi eta mendekotasunerainokoa da, aisia eta zahartze aktiboa, partaidetza, osasuna eta bizi kalitatea, independentzia ekonomikoa, etab. ahaztu gabe.

Egia esan, zahartzaroa da gure gizartearen erronka handietariko bat. Europan, zahartze aktibo eta osasuntsua herrialde guztien erronkatzat hartu da. Uste horretan, zenbait ekintza jarri dira martxan, produktu eta zerbitzu berrien merkatuen lehiakortasuna sustatzeko eta hobetzeko, horrela zahartzearen erronkari erantzuteko.

Aisiaren garrantzia ez datza soil-soilik talde horrek aisian parte har dezan sustatzean, adineko pertsonek euren aisiako esperientziak optimizatu ditzaten baldintza egokiak sortzean baizik, aisia pasibo edo aldian behinekotik aisia konplexuago eta konprometituagoetara aurrera eginez, ongizatean eta bizi kalitatean duen eragina zientifikoki frogatuta baitago.