Hemen zaude:

Desgaitasunak dituzten pertsonak

Munduko Osasun Erakundeak (2000) honela definitzen du desgaitasuna: “gizaki batentzat normaltzat jo daitekeenaren barruan jarduera bat egiteko muga oro edo gaitasun falta (urritasun baten ondorioz)”.

Bizkaiko gizarte errealitatean desgaitasunak dituzten pertsonen irisgarritasun unibertsala eta inklusioa da Bizkailab ekintzan jasotako kezketariko bat.
Irisgarritasun fisikoari, sozialari eta komunikatiboari hezkuntzan, osasunean, teknologian, aisian, kiroletan, kulturan, etxebizitzan, hirigintzan, lanean eta bestelakoan zelan heldu. Datozen urteetan, funtsezko kontu horiek landuko dira.

Ekimen honetan proiektu hauek jasotzen dira: desgaitasuna eta dependentzia prebenitzeko mekanismoak; desgaitasunak dituzten pertsonen familien bizi kalitatea eta zaintzaile ez-formalen estresa ebaluatzea, jardunbide egokiak eta esku hartzeko proposamenak identifikatzeko; desgaitasunak dituzten pertsonen aisia eta kirol osasungarria sustatzea laguntza teknologikoen bidez; eta errendimendu kognitiboa eta funtzionala hobetzeko ekintzak burutzea, autonomia eta bizi kalitate hobea izateko.