Emakumeak
Bizkailab ekimena martxan jartzeko eta garatzeko prozesuan, emakumeen egoera aztergai, hausnargai eta eztabaidagai izango da, benetako genero berdintasunera eramango gaituzten kultura, ekonomia, gizarte eta politika baldintzak bilatu nahian.
Horretarako, hainbat eratako proiektuak jasoko dira, gaur eguneko garrantzizko gaiak jorratuko dituztenak: tratu txarrak eta genero indarkeria, ekintzailetza emakumeen artean, lana eta familiako bizitza bateratzea, aisia duina izateko modua, etab.