Gazteak
Datozen urteetan gazteak eta euren errealitatea hobeto ezagutzeko ekimenak bilduko dira atal honetan. Proiektu batzuek gazte izatearen esperientziaren alderdi subjektiboak jorratuko dituzte: motibazioak, balioak, emozioak, pertzepzioak, iritziak, etab.
Beste proiektu batzuek gazteriaren alderdi objektiboak aztertuko dituzte: indibidualizazio eta sozializazio ereduak, jarduera, denboraren antolaketa, espazioaren erabilera, eskura dauden baliabideak, etab.
Horiekin batera, gazteria arduratzen, kezkatzen edo kezkatzen ez duten beste arlo batzuk landuko dituzte beste proiektu batzuek: hezkuntza (formala eta ez-formala); lana eta enplegua; etxebizitza; aisia, kultura eta kirola; osasuna eta bizi kalitatea; gizarte eta demografia aldaketak; ingurumena; eta politika.