Etorkinak
Etorkinak gero eta gehiago dira eta errealitate konplexua osatzen dute. Ekimen honen barruan honako proiektuak eta ekintzak jasotzen dira: Bizkaian gizarte kohesioa hobetzeko azterketak egitea eta formulak proposatzea, elkar hobeto ezagututa eta kultura haraindikotasuna bilatuta.
Pertsonen joan-etorria etengabeko kontua da gizateriaren historian; izan ere, gure historiaren zati handi batek, jatorritik bertatik hasita, bide berriak eta bizirauteko era berriak bilatzea du oinarri. Horrela, gaur eguneko migrazio prozesuek babes eta berdintasun falta nabariak diren egoera asko eta asko jartzen ditu agerian, gaur eguneko finantzen krisiak areagotuta. Bestalde, kultura aniztasunak edo mundu ikuskera eta programazio kultural ugari batera gertatzeak eta, kasurik onenean, bizikidetzak erronka ugari planteatzen ditu gizarte hartzaileek izan dezaketen tolerantzia mailaren inguruan.
Immigrazioak egitura demografikoa aldatzeko modua eman du, gizarte hartzaileen mesedetan, bertako populazioa zahartzea moteltzen duen neurrian. Populazio horiek gizarte ehunean sartu beharra dago, eta, zeregin horri ekiteko, proiektu eta programa zehatzak jorratu behar dira eskubide berdintasuna eta erabateko partaidetza sustatzeko.
Ildo horretatik, Bizkaian dauden etorkinen elkarteekin egiteko ekintzak proposatzen dira, euren errealitatearen zenbait alderdi aztertzeko, esaterako zelan eragiten duten informazioaren eta komunikazioaren teknologiek bizi kalitatea eta harremanak hobetzen.