Haurrak eta nerabeak

Haurrak eta nerabeak helburu dituzten proiektuak eta ekintzak biltzen dira hemen. Izan ere, afrikar esaera zahar batek dioen bezala, “tribu guztia behar da haur bat hezteko”. Adingabeen babesa denon interesa da. 1989ko Haurren Eskubideen Konbentzioak jasotzen duenez, funtsezko helburua da 18 urtetik beherakoak inguru seguruetan garatu ahal izatea eta aktiboki gizartean parte hartzea.

Adingabeen artean, jokabide bortitzak eta egokitzapen falta nahiko ohiko arazoak dira, babes faltak, familiako gatazka egoerak, deserrotzeak, immigrazioak edo garapen arazoek eraginak. Ildo horretatik, talde horren ongizate fisiko eta psikologikorako beharrizanak antzeman nahi dira, baita prebentzio goiztiarra eta esku hartzeko programen ebaluazioa ere.

Ekimen horren barruan, hainbat proiektu biltzen dira bizi kalitatearen hobekuntza, adingabeen ongizate psikologikoa eta soziala eta jokabide oldarkorren azterketa bultzatzeko asmoz, prebentzio eta babes neurriak proposatzeko. Arrisku egoeran edo egoera ahulean dauden adingabeen egokitzapen falta neurtzea eta psikologia, gizarte eta hezkuntza arloko esku hartze prozesua ebaluatzea ere planteatzen da.