Hemen zaude:

Networking eta komunikazioa

Ekimen honen helburua hauxe da: Deustuko Unibertsitateko ikasle ohien eta lagunen sarea eratzea, komunikazioko espazio digital bat alegia; eta Bizkailaben ekimenak gizarteratzeko eta agerian jartzeko estrategia bat sortzea.  

Sarea honela eratuko da: mundu guztiko pertsonekin, Deustun ikasketen zati bat edo ikasketak osorik eginda, euren jatorrizko herrietara edo Bizkaia ez den beste toki batera itzuli zirenekin; jatorriz Bizkaikoak izanda, Deustun ikasketak egin ondoren, munduko beste toki batean lanean dihardutenekin; eta Deustuko Unibertsitatearekin lankidetza harremana izanda, Bizkaia ez den beste toki batean lanean diharduten bizkaitarrekin eta edonongoekin.

Kasu guztietan, kanpoko presentziari balioa ematea litzateke kontua, Bizkaiaren irudi positiboa zabaltzeko eta sustatzeko; baita lurralde historikoko proiektuak, produktuak eta zerbitzuak nazioartean zabaltzeko berariazko ekintzak garatzea.  Profesional horiek antena koalifikatuak izan daitezke testuinguru finkatuetan edo sortzen ari direnetan, gure erakunde, enpresa, gizarte-erakunde eta unibertsitateentzat.

Bestalde, Bizkaia irudia eta marka munduko tokirik ezkutuenetara eramateko, funtsezkoa da erakundeek, enpresek, gizarte-erakundeek eta unibertsitateek ere euren markak ospez eta aitormenez janztea euren esparruetan. Horretara, marken baturak ahaldundu egiten du marka horiek biltzen dituen marka eta jatorrizko tokiaren irudia.

Gizarte berrian, progresio fisikoa -pertsonaz pertsonakoa, tokiz tokikoa- agerpen birtual esanguratsuarekin batera egin behar da, zarata digital guztiaren artean nabarmentzeko. Ekimen honen barruan, jasota dago komunikazioko espazio digital adimendun bat diseinatzea, formatu ugariko euskarri bat, jakintza sortzeko eta transferitzeko.

Azkenik, ekimen honek BIZKAILABek lehenetsitako arloetan eta ekimenetan egindako lanaren edukia eta emaitzak zabaldu nahi ditu Bizkaiko herritarren artean.