Biltzarrak eta foroak

Ekimen honek, biltzarrak, ekitaldiak eta foroak antolatzea ardatz duenak, helburu bikoitza du: Bizkaiaren irudia kanpoan proiektatzea eta profesionalen interesa erakartzea Bizkaira hurbiltzeko, Deusturen bidez, gizarte mailan arduratsua eta iraunkorra den berrikuntzaren aldeko konpromisoa duen nazioarteko erreferentziako zentroa izanik, ikaskuntza-irakaskuntzan eta ikerketan eta ezagutzan.

Unibertsitateko sektorea, medikuntza eta osasun sektorearekin eta enpresa sektorearekin batera, biltzarrak eta bilerak sustatzen dituen talderik garrantzizkoena da. Baina, beste bietan ez bezala, baliabide mugak oztopatu egiten du unibertsitate biltzarrak biltzar-jauregietan eta alogera altuko beste espazio batzuetan egitea edo antolatzea. Era berean, sustatzaileen eskura dagoen baliabide urritasunak antolaketa egitura mugatua izatea dakar. Akademikorik gehienak sustatzaile izan daitezke baina ez dira halako ekitaldiek dakartzaten idazkaritza eta logistika ardurak hartzearen lagun. Hemen proposatzen da idazkaritza teknikoko bulego bat martxan jartzea, biltzar bat edo bilera zientifiko bat antolatu behar duten irakasleei edo sustatzaile taldeari laguntzeko. Idazkaritza horrek antolaketa gaiak bideratuko ditu, protokolo erraz baten bidez eta egoki kudeatu ahal izango dira dokumentaziorako, irudirako, komunikaziorako edo gizarte programarako dauden baliabide mugatuak. Irakaslea edo sustatzaile taldea programa zientifikoaren kalitateaz eta bikaintasunaz arduratuko da.

Biltzar, bilera eta ekitaldien jarduera guztiaren helburua da Bizkaiko lurralde historikoak nazioartean proiekzio handiagoa izatea, kanpoko promozioaren bidez, marka irudiaren bidez, sortutako mugikortasunaren bidez eta lurraldean ekitaldiak eta bertan parte hartu dutenek sortutako gastuaren bidez.

Era berean, Bizkaiaren irudia kanpoan proiektatu eta lurraldean egiten den jarduera nazioartean zabaltzeko, berrikuntza arduratsu eta iraunkorraz hausnartzeko eta eztabaidatzeko espazio bat garatzea proposatzen dugu , hainbat eratako jendeari zuzendua (profesionalak, politikariak, enpresaburuak, gizarte-erakundeen arduradunak, ikertzaileak, gazteak, herritarrak oro har, etab.), aurrez aurreko formatuan eta formatu digitalean (hitzaldiak, mintegiak, bideokonferentziak, solasaldiak, elkarrizketak, world-kafeak, etab.).

Deustu Foruma birsortzea proposatzen dugu, ziklo estrategikoen inguruan, Bizkaiko kultura, gizarte, ekonomia eta ingurumen arloko interesak kontuan harturik; horien ondoan, aktualitateko zikloak ere planteatuko lirateke, komunikabideetan eta eguneroko solasaldietan agertzen diren gaien ingurukoak, hurbilketa serioak eta zorrotzak egiteko. Berrikuntza bat izango da entzule mota gehiagorengana iristea. Beste berrikuntza izango da jarduerak formatu ugari izatea. Baina, zalantzarik gabe, kanpoko proiekzioa etorriko da Internet eta gizarte sareak erabiltzetik, bertatik ikusi eta entzuteaz gain, parte hartzeko aukera ere egongo baita.