Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Bizkaia Zabalkundea: proiekzioa eta nazioartera zabaltzea

Bizkaia Zabalkundea: proiekzioa eta nazioartera zabaltzea

Arlo honetako hiru ekimenak Deustuko Unibertsitateak Bizkaiaren proiekzioarekin eta nazioartera zabaltzearekin hartuta duen konpromisoarekin daude lotuta. Abiaburua hauxe litzateke: Deusturen proiekzioa bere jarduera akademiko, zientifiko eta irakaskuntzakoan; Unibertsitatearen balioa era askotako jendearentzako helmuga turistiko gisa (unibertsitate eta zientzia arlokoentzat, erlijio eta ignaziotar espiritualtasunaz interesa dutenentzat, toki historiko eta monumentala den aldetik, etab.); eta Unibertsitatean ikasi duten edo harekin harremana duten eta munduko edozein tokitan dauden pertsonekiko harremana.

Horretarako, biltzarrak, ekitaldiak eta foroak sustatuko dira, Bizkaiaren irudia kanpoan erakusteko eta Bizkaira hurbiltzeko profesionalen interesa erakartzeko, Deusturen bidez, gizarte mailan arduratsua eta iraunkorra den berrikuntzaren aldeko konpromisoa duen nazioarteko erreferentziako zentroa izanik, ikaskuntza-irakaskuntzan eta ikerketan eta ezagutzan.

Horrekin batera, Bilbo eta Bizkaia kalitateko helmuga turistiko gisa indartu nahi dira, Unibertsitateak hainbat eratako jendearentzat (unibertsitate eta zientzia arlokoentzat, erlijio eta ignaziotar espiritualtasunaz interesa dutenentzat, toki historiko eta monumentala den aldetik, etab.) helmuga turistiko gisa duen balioa azpimarratuz.

Eta, azkenik, Bizkairako aparteko interesa duten profesionalekiko harremanak sustatu nahi dira, bai Unibertsitatean ikasketak egin eta munduko hainbat tokitan daudenekin, bai Deustuko Unibertsitatearekiko interesagatik (berrikuntzan, ikaskuntza-irakaskuntzan eta ikerketan eta ezagutzan eragile den aldetik) hurbiltzen diren bestelako pertsonekin.
conocimiento.